klientelista

eu: klientelista
es: clientelista
fr: clientéliste
en: clientelist

Definición:

Klientelismoz jokatzen duena; klientelismoari dagokiona.

klientelista

(adj.)

Contexto:

  • Atzo, eta ez lehen aldiz, Sagardui sailburuak ez zuen azalpenik eman nahi izan, baina gauzak argitu ezean, mesedeetan oinarritutako EAEko sare klientelistaren ondorioen aurrean gaudela pentsatu beharko dugu.

    EDITORIALA. «Gertatutakoa argitu ezean, dimisioak hankamotz». Naiz. || Data: 2021-01-21

  • Hautagaitza ofizialari «kaudilismo eta morrontzatik gertuko kudeaketa klientelista» egitea leporatu zioten kritikoek.

    MENDIOLA, Ainara. «Valentziako Blokeak eta CDC alderdiak elkarlanerako akordioa sinatu dute». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 2020-06-08

  • Lehen agerraldia: Baina gatazka piztu da, hain zuzen ere zein sindikatuk eta eragilek osatzen duten aintzat hartuta: CCOO, UGT, CEN eta Nafarroako Gobernuko Administrazioa dira Gizarte Eztabaidarako Batzordeko kideak, eta, ondorioz, ELAk eta LABek uko egin diote bertan parte hartzeari, organu hori “klientelista” baita bi sindikatuen aburuz.

    EUSKALERRIA IRRATIA. «Enplegu Plana Gizarte Eztabaidarako Batzordean jorratzea "larria" da EH Bildurentzat eta Ahal Dugurentzat». Argia. || Data: 2014-01-30