edizio genetiko; gene-edizio; edizio genomiko

eu: edizio genetiko; gene-edizio; edizio genomiko
es: edición genética; edición génica; edición genómica
fr: édition genétique; édition génique; édition génomique
en: genetic editing; gene editing; genomic editing; genome editing

Definición:

Organismo baten genomako kokapen jakin batean intereseko DNA sekuentziaren bat ezabatzen, sartzen edo ordezten duen teknika, endonukleasa entzimak baliatzen dituena.

edizio genetiko

(iz.)

Testuingurua:


gene-edizio

(iz.)
Testuingurua:
  1. Gene-edizioa perfekzionatzen bada eta lortzen bada DNA editatzea nahi den lekuan eta nahi den bezala, inolako nahi gabeko ediziorik gabe, argitu beharko da egindako aldaketa hori segurua den.

    GARCIA, Koldo. «Prest al gaude giza enbrioien genomak editatzeko? (eta 2)». Zientzia Kaiera [webgunea]. || Data: 2019-10-15

    https://zientziakaiera.eus/2019/10/15/prest-al-gaude-giza-enbrioien-genomak-editatzeko-eta-2/
  2. Lehen agerraldia: 2013. urteaz geroztik, ikerketa talde ugarik sutsuki dihardute enbrioietan geneak modu kontrolatuan eraldatu nahian, CRISPR-Cas9 deritzon gene-ediziorako teknika erabiliz.

    OSINALDE, Nerea. «Jaiotzetiko gaixotasunak ezabatzetik gertu». Berria. || Data: 2017-10-01

    https://www.berria.eus/paperekoa/1887/024/001/2017-10-01/jaiotzetiko-gaixotasunak-ezabatzetik-gertu.htm

edizio genomiko

(iz.)
Testuingurua:
  1. Azkenaldian edizio genomikorako lortu diren lanabes berriak direla eta, berriro modan jarri da gaia.

    GARCIA, Koldo. «Distopia genetikoak: hain hurbil, hain urrun». Zientzia.eus. || Data: 2019-03

    https://zientzia.eus/media/pdf/ELH333-026.pdf
  2. Egunotan edizio genomikoa modan dagoenez, zerbait berria ateratzen denean, aldizkari garrantzitsuetan ateratzen dute, izugarrizko aurkikuntza dela esanez.

    GALLEGO, Juanma. «Genoma eskura izateko gogoa». Berria. || Data: 2017-10-29

    https://www.berria.eus/paperekoa/1969/016/001/2017-10-29/genoma-eskura-izateko-gogoa.htm
  3. Lehen agerraldia: Edizio genomiko honek aplikazio ugari ekarri ditu. Doudnak eta Charpentierrek elkarrizketa batean azaldu zuten moduan, zeluletan dauden geneen funtzioa ezagutzeko balio du, adibidez.

    RAZKIN, Uxue. «Jennifer Doudna eta Emmanuel Charpentier: DNA editatzeko guraizeen sortzaileak». Zientzia Kaiera [webgunea]. || Data: 2017-10-20

    https://zientziakaiera.eus/2017/10/20/jennifer-doudna-eta-emmanuel-charpentier-dna-editatzeko-guraizeen-sortzaileak/