amazurtz

eu: amazurtz
es: huérfila
fr: mamange
en: bereaved mother; bereaved mum

Definición:

Umea galdu duen ama.

amazurtz

(iz.)

Testuingurua:

  • Ustezko aktore eta benazko celebrity batek eztabaida piztu du Espainian, orain urte gutxi batzuk amazurtz gelditu ondoren, alokairuzko sabel batez baliatu baita bigarrenez izateko ama, adin batean non ume jaioberria adin-nagusitasunera heltzerako ama 86 urteko andrea izanen den.

    ERRO, Angel. «Argudioen zilegia». Berria. || Data: 2023-03-30

    https://www.berria.eus/paperekoa/1886/016/003/2023-03-30/argudioen-zilegia.htm
  • Minbizidun haurren guraso elkarte batek atxikimendu bilketa abiatu du sarean RAEri eskari bat egiteko: «huérfilo» berba (euskaraz amazurtz edo aitazurtz) hiztegian sartzea, hartara, seme edo alabaren bat galdu duen gurasoa izendatu ahal izateko.

    AMURIZA, Miren. «Aitazurtz». Berria. || Data: 2017-10-26

    https://www.berria.eus/paperekoa/1777/020/002/2017-10-26/aitazurtz.htm
  • Emakume gehienek asko maite dute Chavez. Umeak izan eta senarrak abandonatzen zituzten horiek batez ere, umeei jatekorik ematerik ez zutenek, irakurtzen eta idazten ez zekitenek. Caracasen, bertan jaiotako eta zer egitekorik ez zuten lurraldeetatik lanera etorritako asko bizi dira. Lan egiten dute, irakurtzen ikasi dute, eta gogoan dute Caracasko zentroa ez dela umezurtzen eta amazurtzen etxea.

    MUJIKA, Amagoia. «Venezuela, Chavezen arrastoan». Berria. || Data: 2013-04-11

    https://www.berria.eus/paperekoa/1484/022/001/2013-04-11/venezuela-chavezen-arrastoan.htm
  • Amazurtz eta aitazurtzen topagune, elkargune izan nahi du; «gure umeak hil zirenean galduta sentitu ginen eta denbora honetan ikasi dugun guztia, jaso dugun informazioa, partekatu nahi dugu egoera horretan dauden gurasoekin» diote ekimenaren sortzaileek.

    DIARIO VASCO. «Jaiotza inguruko heriotzaren gaineko blog berria euskaraz sortu dute Debagoienean». || Data: 2013-04-02

    https://www.diariovasco.com/v/20130402/alto-deba/jaiotza-inguruko-heriotzaren-gaineko-20130402.html
  • Lehen agerraldia: «Errepublikaren aurka asaldatu zen jeneralari bizia ez kentzeko eskatzera nola joan zen amazurtza (…) Gobernuak, hunkibera, aho batez onartu zuen Galán-en amaren eskaria, eta Sanjurjo jeneralaren heriotz-zigorra bertan behera geratu zen».

    EGAÑA, Andoni. Pausoa noiz luzatu. [Donostia]: Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa; [Irun]: Alberdania, 272. or. || Data: 1998

    https://www.google.es/books/edition/Pausoa_noiz_luzatu/_fCTMF94n58C