ekidistantzia

eu: ekidistantzia
es: equidistancia
fr: équidistance
en: equidistance

Definición:

Bi iritzi kontrajarriren erdibideko jarrera hautatzea, maiz gaitzesgarritzat hartzen dena.

ekidistantzia

(iz.)

Testuingurua:

  • Agirretxeren ustez, tesi «kaltegarria» da: «Ekidistantziaren argudioa da. Baina, gure gizartean, giza eskubideekiko errespetua marra gorri bat izan beharko litzateke. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna giza eskubide eztabaidaezina da: ezin dira parekatu hura defendatzen dutenak eta haren kontra ari direnak».

    ASENSIO LOZANO, Maite; IRAOLA ALKORTA, Arantxa. Alardea: ukatutako plazara. Elkar. || Data: 2018

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#
  • Kanpoko ikuspegitik sortutako azken eztabaida txapelketarekin edo bertsolaritzarekin berarekin lotuta zegoen: bertsolariek beti izan behar zuten hain konprometituak kausa sozial eta politikoekin, eta bereziki euskal gatazkarekin, edo bazitekeen Euskal Herriko zenbait sektorek exijitzen zuten ekidistantzia edo neutraltasun artistikoa nagusitzea?

    PAYA, Xabier. «Bertsolaritza in & out». Berria. || Data: 2017-12-19

    https://www.berria.eus/paperekoa/1955/024/001/2017-12-19/bertsolaritza-in-out.htm
  • Jakin nahi duzu nola, ze, kontakizuna ideologikoki zamatu ez badu ere, zuzendariak asmatu du ekidistantzian ez erortzen.

    BEREZIARTUA, Gorka. «RAFaren sorrera film bihurtuta: Pertsonak, izaerak eta kausak». Argia. || Data: 2009-04-05

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2179/rafaren-sorrera-film-bihurtuta
  • Lehen agerraldia: Askotan esan zaigujarrera hau dugunoi ekidistantziaren tranpan erortzen garela, baina guk aurkarien indarkeria ukatzea eta beraiena onartzea da benetan nahi dutena kritika hori egiten digutenek.

    HERNANDEZ ABAITUA, Mikel. «Literatura engaiaturantz rock & rollaren eskutik». Udako Euskal Unibertsitatea. || Data: 2006

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#