lodifobiko

eu: lodifobiko
es: gordofóbico, gordofóbica
fr: grossophobe
en: fatphobic

Definición:

Lodifobiari dagokiona; lodifobia duena.

lodifobiko

(adj.)

Testuingurua:

  • Horretaz aparte, lodifobia identifikatu eta espazio inklusiboak sortu behar dira, prebentzioa egin, formatu eta gorputz guztiak kontutan hartzen dituzten egitasmoak antolatu behar dira, eskoletako materialak berrikusi eta elikadura heziketa oinarritu beharko litzateke elikaduraren ikuspegitik eta ez lodifobikotik.

    BALEZTENA, Saioa. «Anna Jeremias. “Kezkagarria da 8 urteko neskatilen lehentasuna argaltzea izatea”». Argia. || Data: 2023-07-16

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2833/anna-jeremias-psikologoa-eta-hezitzailea
  • Gizarte langilearen arabera, berriz, Euskal Herrian aktibismo lodia feminismoarekin lotu izan da, eta helburu du gorputzen ahalduntzea sustatzea, bereziki pertsona lodien kasuan, eta, aldi berean, baita «sistema lodifobikoa txikitzea» ere.

    RAMIREZ DE OKARIZ KORTABARRIA, Amaia. «Aktibismo loditik ekiten». Berria. || Data: 2022-03-16

    https://www.berria.eus/paperekoa/1920/038/001/2022-03-16/aktibismo-loditik-ekiten.htm
  • Lehen agerraldia: Haley Morris argazkilariak bere buruari ateratako irudietan argi ikusi daiteke; gizarte lodifobikoa gara.

    «Lodi daudenek jasaten dituzten begiradak». Gaztezulo. || Data: 2018-02-26

    https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lodi-daudenek-jasaten-dituzten-begiradak