zisgenero

eu: zisgenero
es: cisgénero
fr: cisgenre
en: cisgender

Definición:

Jaiotzean esleitu zitzaion generoarekin identifikatzen den pertsona.

zisgenero

Contexto:

  • Hala ere, eskuragarri dauden zenbatespenek adierazten dute emakume zisgeneroek osatzen dutela sexu lanean aritzen den biztanleriaren gehiengoa, baina, era berean, transgeneroak eta gizonak ere badaudela mundu osoan sexu lanean aritzen direnen artean.

    BELASTEGI, Nagore. «Prostituten aldarria Irlandan, Sexu Delituei buruzko legearen kontra». Naiz. || Data: 2022-03-04

  • Emakume zisgeneroek arrisku handia dute bi herri horietan, baina andre transen arriskua larriagoa da.

    GARCIA, Amaia. «Izatearen nahia». Berria. || Data: 2021-09-09

  • Lehen agerraldia: Funtsean, QueerCode gune numerikoan biltzen ari gara Bigarren Mundu Gerlan emakume zisgenero eta transgenero lesbianek bizi izandakoa.

    BERHOKOIRIGOIN, Jenofa. «Isabelle Sentis. Historia, lesbianengandik: “Garrantzitsua da fabrikatu gaituenaz kontzientzia hartzea”». || Data: 2017-04-02

  • Gure identitate sexuala beste edozein pertsona zisexual edo zisgeneroren berdina da.

    BELASTEGI, Monika. «“Puntua”: Harrotasunez aldarrikatzen». Goiena. || Data: 2017