errelato; kontakizun

eu: errelato; kontakizun
es: relato
fr: récit
en: narrative

Definición:

Gertaera baten edo batzuen kontaera, pentsamolde edo mugimendu politiko baten mesedetan sortutakoa.

errelato

(iz.)

Testuingurua:

  • BERRIAk jaso zuenez, honela esan zuen 2021eko urriaren 22an: «Gure garai honetan, ikus-entzunezko produkziorik gabeko herrialde batek ez du errelatorik».

    URKIZU, Urtzi. «Errelatoa, Gogora-k gerritik lotuta». Berria. || Data: 2023-03-07

    https://www.berria.eus/paperekoa/1906/002/001/2023-03-07/errelatoa-gogora-k-gerritik-lotuta.htm
  • Izan ere, zer gertatu zen ezagutzeko eta ezagutarazteko, ez da aski gure herrialdean errelato historiko global bat osatzea, baizik eta behera jaitsi eta tokian-tokian eta jendez jende izan diren gorabeherak ikertu eta jaso beharra dago.

    «Memoria historikoa eta gertukoa berreskuratzen». Aranzadi Zientzia Elkartea [webgunea]. || Data: 2022-06-18

    https://www.aranzadi.eus/eu/memoria-historikoa-eta-gertukoa-berreskuratzen
  • EHUko irakasle Juanjo Alvarezek, Espainiako konstituzioari eman zaion garapenak hizkuntza ofizialen arteko diferentzia areagotu duela nabarmendu zuen hastapenetik: «Gaur asimetria eta hierarkia dago eta arautu egin behar da. Baina nola ekin arautze horri, bereziki errelatoa hain interesatua denean».

    «Hizkuntza gutxituak, etorkizunari begira». Plazaberri. || Data: 2019-01-20

    https://www.euskaltzaindia.eus/zer-berri/5739-hizkuntza-gutxituak-etorkizunari-begira
  • Gutxi idatzi da honetaz, are gutxiago herri bakoitzean egindakoaz, batzuek baino ez dute egindakoaren berri, eta errelatoa egin beharra dago eta ezagutarazi, batez ere gazteek (etorkizuneko helduek) jakiteko eta aintzat hartzeko; aukerak ugariak dira: argitalpen arin edo mardulagoak, euskararen arnasgune soziofuntzionalak eta motorrak mapan kokatu eta ibilbideak antolatu, hitzaldiak edo mahai-inguruak, ikus-entzunezko euskarrietan jaso…

    AZKUE IBARBIA, Imanol. «Euskara gara Zumaian?». Bat soziolinguistika aldizkaria. 108. zk. 141-175. or. || Data: 2018

    https://soziolinguistika.eus/files/bat108_web_0.pdf
  • ETAren indarkeriaren amaiera dela eta, etengabe entzuten ari gara egiazko errelato bat egitearen premia.

    ZUPIRIA, Bingen. «40 urte eta gero, hau». Deia. || Data: 2011-10-27

    https://www.deia.eus/actualidad/sociedad/2011/10/27/40-urte-eta-gero-hau-5503596.html
  • Lehen agerraldia: Metakontaketa edo errelato handi hauen betekizuna edo helburua, mitoena bezalaxe, erakundeak eta praktika sozial zein politikoak, legislazioak, etikak eta pentsamoldeak legitimatzea da.

    SUDUPE, Jon. Modernitatearen alde. Kutxa || Data: 1991

    https://www.ehu.eus/etc/ch/?bila=errelato

kontakizun

(iz.)
Testuingurua:
  1. «Kontakizun bakar bat inposatzeko edozein asmo baztertzea gomendatzen dugu. Kontakizun bakar horrek, egiaztatu den bezala, gizartean eta politikan krispazio esparru berriak sortzen ditu, eta are gehiago eztabaida politikoaren polarizazio arriskutsu garaian», erantsi dute.

    OLANO URAIN, Jon. «”Bakerako memoriak” eraikitzera deitu du Foro Sozialak, “ez gerra kontakizunak”». Berria. || Data: 2022-12-17

    https://www.berria.eus/albisteak/222129/bakerako-memoriak-eraikitzera-deitu-du-foro-sozialak-ez-gerra-kontakizunak.htm
  2. Lehen agerraldia: Nazio kontakizun berri bat aldarrikatu du Hasier Arraizek bere aurreneko liburuan.

    ESNAOLA, Enekoitz. «Hasier Arraiz: "Emantzipaziorako ezinbestekoa da gizarte kohesioa». Alea. || Data: 2019-06-26

    https://alea.eus/komunitatea/berria/1561566381487-hasier-arraiz-emantzipazio-gizarte-kohesioa