kapazitismo

eu: kapazitismo
es: capacitismo
fr: capacitisme
en: ableism

Definición:

Desgaitasuna duten pertsonen aurkako diskriminazioa edo aurreiritzia.

kapazitismo

(iz.)

Testuingurua:

  • Kapazitismoaren kontrako mezua erantsi die bere azken lanei.

    ELIZONDO, Edurne. «Bada gure gorputz gaixoa aldarrikatzeko beharra, maitatzekoa». Nafarroako Hitza. || Data: 2022-01-14

    https://nafarroa.hitza.eus/2022/01/14/bada-gure-gorputz-gaixoa-aldarrikatzeko-beharra-maitatzekoa/
  • COVID-19aren kudeaketak agerian utzi ditu botere ardatz horiek guztiak: heldukeria, adinkeria, kapazitismoa, espezismoa.

    FERNANDEZ, June. «Heldukeria». Berria. || Data: 2021-01-17

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2716/heldukeria
  • Feminismoak erakusten digunez, patriarkatu kapitalistak pare dikotomikoak ezartzen ditu: normatibo hegemonikoa vs subalternoa. erarkia sinbolikoen bitartez sistemari funtzionalak diren zapalkuntza ardatz guztiak ezartzen dira: genero zapalkuntza, arrazakeria, kapazitismoa, heteronorma, … sozialki ikusgaitasun ezberdina duten zapalkuntza zerrenda luze bat.

    BARDAJI GOIKOETXEA, Itziar. «All you need… Ez da boterea». Argia. || Data: 2020-07-21

    https://www.argia.eus/plaza/herri-boterea-eh-gogoeta-dinamika/all-you-need-ez-da-boterea
  • Lehen agerraldia: Arrazakeria, klasismoa, heteroaraua, kapazitismoa, besteak beste, gizarte antolatzaileak dira eta testuinguru eta pertsonen arabera bereizkeriak sortzen dituzte; adibidez, beltzen eta zurien artean, gorputz pobre edo aberatsen artean, desgaitasunik duten eta ez duten pertsonen artean.

    GANDARIAS, Itziar. «Aliantzak, aniztasuna eta horien arteko elkarguneak». Jakin. || Data: 2017

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#