adikzio

eu: adikzio
es: adicción
fr: addiction
en: addiction

Definición:

Substantzia edo praktika batekiko dependentzia fisiologikoa edo/eta psikologikoa, borondatez kontrola ezin daitekeena.

adikzio

Contexto:

  • Estudiatuta dago zer-nolako dopamina txutea ematen digun Instagramen like asko jasotzeak, zer-nolako adikzioa eragiten duen Twitter bidezko kalapitek ematen diguten adrenalinak.

    AGIRRE, Katixa. «Ez baduzu Netflix ordaindu nahi». Berria. || Data: 2023-02-19

  • Esperimentu hori erabiltzen da tabernetako makina dirujaleek -hauek ere palanka eta argitxoekin hornituak- edo teknologia berriek eragiten duten adikzioa azaltzeko.

    ARBELAITZ MITXELENA, Lander. «Autodefensa digitala». Argia. || Data: 2020

  • Gauza hauek adikzioa sortzen dute. Ez duzu uste?

    AGIRRE MIGUELEZ, Katixa. «Atertu arte itxaron». Elkar. || Data: 2015

  • Horretarako kontutan hartu behar dira giza taldearen bizimodua, norberaren elikadura ohiturak, adikzioak zaindu behar dira... eta guztiaren erdian lan garrantzitsua dauka egiteko familiako medikuak.

    ZUBIRIA KAMINO, Pello. «AEBetako gazteak Kuban ikasten txiroen medikuntza». Argia. || Data: 2010-03-28

  • Lehen agerraldia: Alkoholismoaren adikzioan edo kontrolatu ezineko joko-zaletasun baten kasuan ere, subjektuaren kontzienteak eta nahiak resistitu ezineko zaletasun horren aurrean ezer ezin dezakeenean, orduan ere ekintza-modu disfuntzional batekin aurkitzen gara.

    ZULAIKA, Joseba. «Bertsolariaren jokoa eta jolasa». Baroja. || Data: 1985