memorialismo

eu: memorialismo
es: memorialismo

Definición:

Memoria historikoa berreskuratzearen aldeko joera ideologikoa, lekukotasunak jasotzearen eta ezagutaraztearen aldekoa.

memorialismo

(iz.)

Testuingurua:

  • Edonola, kontua da erakunde publikoek memorialismoaren bidea zabaldu dutela, «memoria anitzarena», konplementarioarena.

    ETXARTE, Hedoi. «Gogora institutua eta faxismoa». Berria. || Data: 2023-04-15

    https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2023-04-15/gogora-institutua-eta-faxismoa.htm
  • Urte literarioaren errepaso azkar bat eginda, krisiak krisi, gure egile inportanteenek lanean segitzen dute, eta horren erakusgarri ditugu Lertxundiren Eskarmentuaren paperak edo Jimenezen Stock 3 (memorialismoaren aroa iritsi ote da gure letretara? Urtetan ofizioan jardundako inoiz baino jende gehiago daukagu, eta normala litzateke alde horretatik, baita poztekoa ere), Epaltzaren Izan bainintzen Nafarroako errege , Irigoienen Haragiaren gauak eta egunak, Bordaren Ezer gabe hobe , Elorriagaren Londres kartoizkoa da , Igerabideren Elurra sutan , Jaioren Musika airean (nobelistetara mugatzearren, saiakera, kronika eta poesian ere beste mordoxka bat aipa genezake eta).

    MENDIGUREN ELIZEGI, Xabier. «Euskal kultura 2009». Jakin. 175. zk. || Data: 2009

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#
  • Lehen agerraldia: Memorias de un hombre de acción eta Desde la última vuelta del camino nahiko izango lirateke autorea europar memorialismoaren izen handienen artean kokatzeko; talde honetan izango genuke, halaber, Quadern gris lanaren egilea bera eta 1952 bitartean, Barojak ia-ia ehun liburu argitaratu zituen.

    AYERBE ECHEBARRIA, Enrique [zuz.]. Euskal Herri enblematikoa. Euskal literatura. Lasarte-Oria : Ostoa. || Data: 2002

    https://docplayer.es/84046991-Euskal-herri-enblematikoa-etor-ostoa-euskal-literatura.html