hirikume

eu: hirikume
es: urbanita
fr: urbain, urbaine; citadin, citadine
en: city slicker; urbanite

Definición:

Hiritarra; hirian bizitzera ohitua dagoena edo hiria atsegin zaiona.

hirikume

(iz.)

Testuingurua:

  • Iraganean baserritarrentzako zerbitzu informazioa zena gaur hirikumeontzat bizirauteko gida baita.

    GUTIERREZ, Arantza. «Baserria». Berria. || Data: 2023-03-12

    https://www.berria.eus/paperekoa/1989/041/002/2023-03-12/baserria.htm
  • Hirikume petoa da Hung Fai, eta prest dago euskal herrietako bizimodua ezagutzeko.

    EITB. «Hung Fai sukaldariak bakarkako bideari ekingo dio gaur 'Historias a Bocados' saioan». || Data: 2018-04-14

    https://www.eitb.eus/eu/telebista/osoa/5524720/hung-fai-sukaldaria-historias-bocadoseko-aurkezle-bakarra-larunbatetik-/
  • Hala ere, Meilleten burges elitismo, are aristokratismo, kulturalista erakargarri zitzaiokeen Krutwig hirikumeari (cf. McColl Millar, 2006).

    UGARTE MUÑOZ, Antton. «XX. mendeko euskal ideia soziolinguistikoen genealogiarako». BAT Soziolinguitika Aldizkaria. 85. zk. || Data: 2012

    https://soziolinguistika.eus/wp-content/uploads/2021/03/Antton-Ugarte.pdf
  • Lehenengo esaldian hau esan ondoren: “landa-aldera joaten den hirikumeak garrantzi handiegia ematen dio bere etxeari eta ez behar hainbat garrantzi bere lurrari”, bigarren paragrafoan hau dio: “energia alferrik galtzea dirudi etxe baten plangintza zorira egitea, dagoeneko distortsionatua dagoen egoera bat onartzea edo hari jaramonik ez egitea”.

    MUÑOZ, Jon [itzle.]; LEVINE, Neil. «Koadrikulatik abiatuta komunitate bat sortzea». Guggenheim Museoa [webgunea]. || Data: 2009

    https://www.guggenheim-bilbao-artitz.eus/erakusketak/frank-lloyd-wright/katalogoa/er-28/do-798/
  • Lehen agerraldia: Gizatasunaren ebangelioa predikatzen dute, baina hirikume inteligentearen gizatasuna da, hiri berankorrez eta haren kulturaz gogaiturik dagoenarena, haren arrazoimen 'hutsak', arimagabekoak alegia, salbazioa bilatzen bait du hiri hartatik eta haren larderiazko formatik, laztasunetatik, barnekorki jada bizipenik ez duen eta horregatik higuin zaion sinbolismotik.

    AZURMENDI, Joxe. Schopenhauer, Nietzsche eta Spengler Jon Miranderen pentsamenduan. Susa || Data: 1989

    https://www.ehu.eus/etc/ch/