kremailera-zerrenda

eu: kremailera-zerrenda
es: lista cremallera
fr: liste alternée femme-homme; liste alternée
en: zipper list; zipped list

Definición:

Hautagaiak generoaren arabera txandakatuz eratzen den zerrenda.

kremailera-zerrenda

(iz.)

Contexto:

  • Emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunari ere egin diote erreferentzia testuan: esan dute berdintasunak bermatuta egon behar duela, kremailera zerrenden edo kuoten bidez.

    URDALLETA LETE, Irati. «Europa osorako barruti bat sortzea eskatu dute Europako bozetarako». Berria || Data: 2022-05-05

  • Azpibatzordeak honako gai hauek aztertuko ditu, besteak beste: udaletan zentsura-mozioa, transfugismoa saihesteko; kremailera-zerrendak derrigorrezkoak izatea; sistemaren proportzionaltasuna hobetzea; eta 16 urtetik gorakoen sufragio aktibo eta pasiborako eskubidea.

    EUSKO JAURLARITZA [webgunea]. «Konstituzio Batzordean azpibatzorde bat sortzea onartu da, Hauteskunde Araubide Orokorra erreformatzeko». || Data: 2021-03-15

  • Lehen agerraldia: Kongresurako hautagaien artean, zerrendaburu guztiak –alegia, hautatuak izateko aukerak dituztenak– gizonezkoak dira, alderdi gehienek gizon eta emakumeak tartekatzen dituzten kremailera-zerrendak osatu dituzten arren, PP eta Ciudadanos izan ezik.

    «Espainiako Kongresurako lau ordezkari aukeratuko dituzte arabarrek abenduaren 20an». Alea. || Data: 2015-12-11

  • Desoreka historikoak zuzentzeko neurri positiboak (esaterako, kremailera zerrendak) ezinbestekoak dira, baina ez dira nahiko.

    FERNANDEZ, June. «Ahal dugu?». Argia. || Data: 2015-01-18