heterosexismo

eu: heterosexismo
es: heterosexismo
fr: hétérosexisme
en: heterosexism

Definición:

Sexu-orientazioen artean heterosexualitatearen nagusitasuna defendatzen duen jarrera.

heterosexismo

(iz.)

Testuingurua:

  • Lumagorri heterosexismoaren aurkako taldeak kilometro trabestian parte hartzeko deia egin du; zapaldutako identitateak gogoratu eta "oilategia" euskalduntzeko mezua eramango dute Salburuan hartuko duten lekukoan.

    AMENABAR, Anakoz. «Generoarekin jolasteko deia». Alea. || Data: 2019-04-12

    https://alea.eus/araba/1555056389249-generoarekin-jolasteko-deia
  • Sexualitateen hierarkian sinesten du heterosexismoak, goi-goiko erpinean heterosexualitatea jartzen duela.

    MARTXUETA, Bea. «Homofobia: a ze lana!». Berria || Data: 2012-05-15

  • Lehen agerraldia: Horrela, bullying fenomenoak, erasotuak "behar bezalakoa ez izateagatik edo susmagarri izateagatik" jasotako diskriminazioan datza. Zergatik? Heterosexismoaren legeak ez jarraitzeagatik: dagokion rol maskulino edo femeninoa ez betetzeagatik, talde dominanteko kide ez izateagatik, edertasun-eredua betetzen ez duen gorputza izateagatik, heterosexuala ez izateagatik...

    OTADUY BENGOA, Marisa eta IRIGOYEN PERURENA, Make. «Bullying-aren ezkutuko gakoak bistaratzen». Hik hasi. || Data: 2009-03-01

    http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20090301/otaduy-bengoa-marisa-eta-irigoyen-perurena-make-bullying-aren-ezkutuko-gakoak-bistaratzen