estagflazio; estanflazio; geldinflazio

eu: estagflazio; estanflazio; geldinflazio
es: estanflación
fr: stagflation
en: stagflation

Definición:

Ekonomiaren geldialdia, langabezia handia eta etengabeko inflazioa ezaugarri dituen egoera ekonomikoa.

estagflazio

(iz.)

Testuingurua:


estanflazio

Testuingurua:
  1. Argitu du Eusko Jaurlaritza inbasioa gertatu zenetik, urtarrilaren 22tik, ari dela neurriak eskatzen, eta martxoaren 2an "elkarrizketa luzea" izan zuela Espainiako presidentearekin hainbat gairen inguruan (ekonomiaz, gasa eta energia ezberdintzearen beharraz, estanflazioaren arriskuaz...).

    G.E. «Urkulluren ustez, Espainiako Gobernua "gehiegi ari da luzatzen" gerraren ondorioei konponbidea ematea». Eitb.eus || Data: 2022-03-23

    https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/8736376/espainiako-gobernua-gehiegi-ari-da-luzatzen-erregaien-garestitzeari-konponbidea-ematea-urkulluren-ustez
  2. Lehen agerraldia: Produkzioaren murrizketa eta prezioen gorakadaren konbinazioari estanflazioa deitzen zaio.

    GUENAGA GARA, Galder; VICENTE RAMOS, Segundo. Makroekonomiarako sarrera. EHU || Data: 2009

    https://ikasmaterialak.ehu.eus/ekonomia-enpresa/makroekonomiarako-sarrera

geldinflazio

Testuingurua:
  1. Hori bai, momentuz ez da ikusten geldinflazio arriskurik (hazkunderik gabeko prezioen igoera), fenomeno honek izaera iragankorra baitu eta bide moderatura itzuliko baita, nazioarteko merkatuetan salgaien joan-etorria normalizatu ahala.

    KUTXABANK. «Euskal ekonomiaren bilakaera 2021IIIH». || Data: 2021-12-10

    https://clientes.kutxabank.es/default/documentos/4314_eu-apalaldia_omicronen_agerpenarekin.pdf
  2. Lehen agerraldia: Laburki erranda, energiaren salneurriaren igoeraren eragin inflazionista orokorra, alde batetik, eta energia erruz erabiltzen zuten adar produktibo osoen gainbeherarena, bertzaldetik, egoera ekonomikoa elkarrekin kaltetzen ari ziren, arazo makroekonomiko berri bat sortuz: stagflation (stagnation eta inflation), aldi berean geldiera ekonomikoa (langabeziaren igoera) eta inflazioa, geldinflazioa.

    GALARZA, Henrike. «Askatasunen Europa». Jakin.eus || Data: 2017-05-11

    https://www.jakin.eus/blog/ekonomia/henrike-galarza/askatasunen-europa/216