neurokapitalismo; kapitalismo kognitibo

eu: neurokapitalismo; kapitalismo kognitibo
es: neurocapitalismo; capitalismo cognitivo
fr: neurocapitalisme; capitalisme cognitif
en: neurocapitalism; cognitive capitalism

Definición:

Kapital immaterialaren metaketan, ezagutzaren hedapenean eta ezagutzaren ekonomiaren bultzatze-eraginean oinarritzen den kapitalismo-mota. Ezagutza, zientzia eta teknologia dira neurokapitalismoaren ekoizpen-indar nagusiak, eta sareen barruko kooperazioa funtsezkoa da.

neurokapitalismo

Contexto:

  • Neurokapitalismoak bizi gaitu (irakur, Argia-ko Larrun#242, Gorka Bereziartuak idatzia). Eta ez neurokapitalismoak soilik, neurointernetek eta neuro-saresozialek bizi gaituzte, neurokazetaritzak bizi gaitu.

    ASURMENDI, Mikel. Katebegia. Argia. || Data: 2019-06-04

  • Lehen agerraldia: Ez da eredu produktiboa bakarrik. Ez dira birtualizatutako giza-harremanak edo datuak sortzera bultzatzen gaituzten tresnak eta aplikazioak soilik: neurokapitalismoak bizi garen lekuak ere eraldatu ditu dagoeneko.

    BEREZIARTUA MITXELENA, Gorka. Neurokapitalismoa erreportajea. Larrun hilabetekari monografikoa, 242. zk. Argia. || Data: 2019-05-26


kapitalismo kognitibo

(iz.)
Contexto:
  1. Jada, mutatu den plataformen kapitalismoan bizi gara, kapitalismo kognitiboa deitu izan dute batzuek; errealitate garaikidean, datu batetara murrizturiko norbanakoa, ekonomia globalaren lehengai berria izatera iritsi da.

    LARRAÑAGA ARRIOLA, Jexux. «Biopolitika vs psikopolitika». Argia. || Data: 2021-03-03

  2. Lehen agerraldia: Aspaldiko irakaspen zaharra dugu truke-balioa eta erabiltze-balioa bereizten zituen hura; izan ere, kontsumoko ekonomia globalean, kapitalismo kognitibo delakoan, bereizketa hori zaharra dela esan dezakegu.

    Uztaro aldizkaria, 77 zk., UEU. || Data: 2011