laborategi bizi; laborategi bizidun; living lab

eu: laborategi bizi; laborategi bizidun; living lab
es: laboratorio viviente
fr: laboratoire vivant
en: living lab

Definición:

Berrikuntza irekiko laborategia, erabiltzailea ardatz duena. Ikerlarien, diseinatzaileen eta erabiltzaileen lankidetzan oinarritzen da, eta bertan erabiltzaileak bizitza errealeko testuinguruetan probatzen ditu ikerketa- edo berrikuntza-prozesuan dauden produktuak.

laborategi bizi

(iz.)

Testuingurua:


laborategi bizidun

(iz.)
Testuingurua:
  1. Bestalde, Jesus Ciak proiektuaren inguruko xehetasunak aurkeztu ditu; haren ustez, "laborategi biziduna izango da, landa-munduaren garapenerako etorkizuneko hainbat ekintza-ildo aztertu ahal izateko". = Por su parte, Jesús Cía ha presentado los detalles del proyecto, que considera será "un laboratorio viviente en el que se puedan palpar diferentes líneas de acción futuribles para el desarrollo del mundo rural".

    Nafarroa.eus || Data: 2021-07-21

    https://www.navarra.es/eu/albisteak/2021/07/21/gomez-kontseilariak-nafarroako-ekonomia-zirkularraren-parkea-proiektatzen-duen-joseneako-gizarteratze-eta-laneratze-zentroa-bisitatu-du-irunberrin
  2. Campus Bizia Lab programarekin aurkitu ahal izan dituzte arazoak; programa horrek ikasleak, irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak inplikatzen ditu, eta campusak benetako laborategi bizidun bilakatu nahi ditu.

    «Unibertsitatea laborategi bizidun bilakatu nahian». Campusa Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria [webgunea]. || Data: 2017-07-07

    https://www.ehu.eus/eu/-/n_20170707_campus-bizia-lab
  3. Lehen agerraldia: Proiektuak bi atal nagusi ditu. Batetik, hegaztien migrazioak aztertzeko teknologia garatzea, geoposizionamenduaren arloan Europan sortzen ari diren teknologiak erabiliz. Bestetik, «laborategi bizidun» bat sortzea (living-lab ingelesez), indarra hartzen ari den ekonomia sektore bat sustatzeko: naturaren monitorizazioa.

    HORMAECHE, Ibon. «Urdaibai Bird Centerrek Europako MONNA proiektuan parte hartu du. Hegaztiak monitorizatzeko teknologia berriak». Bizkaia21 [webgunea]. || Data: 2015

    https://www.bizkaia21.eus/atalak/BMDigital/ArticuloBM.asp?idRevista=145&idpagina=90&idArticulo=2977

living lab

(iz.)
Testuingurua:
  1. Lehen agerraldia: Azken boladan, ikusten ari ginen beste urrats bat egin behar genuela, eta orduan living lab izeneko horiek zer ziren begiratzen hasi ginen.

    spri.eus || Data: 2011-06-10

    https://www.spri.eus/euskadinnova/eu/berrikuntza-teknologikoa/elkarrizketak/erabiltzaileak-behar-ditugu-horrelako-produktuak-aurrera-ateratzeko/462.aspx
  2. Bertan, foru arduradunak Living Lab Gipuzkoa aurkeztu du, “Gipuzkoa Europako errepide adimendunen eta mugikortasunaren esparruan erreferentzia puntu bihurtzeko asmo handiko helburua”, hain zuzen.

    «Gipuzkoako Foru Aldundiak errepide adimendunen Living Lab aurkeztu dio arlo horretarako Europako Batzordeko zuzendari bati, garraioaren berrikuntzarako hiri eta eskualdeen Polis topaketan». Euskadi.eus [webgunea]. || Data: 2023-12-05

    https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/prentsa_oharra/2023/gipuzkoako-foru-aldundiak-errepide-adimendunen-living-lab-aurkeztu-dio-arlo-horretarako-europako-batzordeko-zuzendari-bati-garraioaren-berrikuntzarako-hiri-eta-eskualdeen-polis-topaketan/