ghettizazio

eu: ghettizazio
es: guetización; guetificación
fr: ghettoïsation
en: ghettoization

Definición:

Komunitate bat ghetto bilakatzea dakarren prozesua.

ghettizazio

(iz.)

Testuingurua:

  • Horri ikusita, multikulturalismoa gainditzea eta kulturartekotasunera jauzia egitea da proposamena: «Multikulturalismoan kultura eta hizkuntza desberdinak onartzen dira, baina horrek ghettizazioa ekarri du. Kulturartekotasunak, berriz, kultura horien elkarreragina sustatzen du».

    MARTIN, Kristina. «Dramatismorik gabe bizi behar dugu euskararen eta euskal kulturaren birmoldaketa». Berria. || Data: 2025-01-16

    https://www.berria.eus/euskal-herria/dramatismorik-gabe-bizi-behar-dugu-euskara-eta-euskal-kulturaren-birmoldaketa_2135886_102.html
  • Jasotako emaitzak lau ataletan sailkatu ditugu: 1) eredu zurrunak eta derrigortasuna, autoritarismoa, ghettizazioa; 2) botere harreman asimetrikoak; 3) taldeen finantziazioa; eta 4) frustrazioa.

    TXURRUKA, Unai; DAÑOBEITIA, Olatz; ORMAZABAL, Andere; LUXAN, Marta. «Metamilitantzia. Herri mugimenduen baitatik gogoeta». Jakin Aldizkaria. 203. zk. || Data: 2014-07-01

    https://jakin.eus/show/0d16d0c7b81a7b3431e385a91cf5d07c82da6ea8
  • Lehen agerraldia: Izan ere, azken hamar urte hauetan Ezker Abertzaleari proposatutako ghettizazio prozesua oso nabarmena izan da: komunikabideetan, instituzioetan, auzo eta herrietan…

    KARRERA, Tomax. «Hirugarren espazioa eta Ajuria Eneko eta Iruñeko itunak». Euskaldunon Egunkaria [webgunea]. 16. or. || Data: 1998-01-16

    https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1998&h=01&e=16&bilatu=alea