eLENA

Itzulpen-memoriak kudeatzeko sortutako softwarea da eLENA, itzulpen-corpus eleaniztun eta paraleloak eratzen dituena. Ez du aurrez ezarritako mugarik hizkuntza-kopuruarentzat, eta bezero bakoitzaren beharretara egokitzen da.

Bilaketa dokumentalerako baliabide ahaltsuak dituenez, corpusetako testu elebidunak eta are eleaniztunak kudeatzeko oso erabilgarria da; adibidez, masa handiko itzulpen-dokumentuak eta -memoriak kudeatzeko.

eLENA aplikazioak eskaintzen dituen funtzionalitate nagusien artean, hauek dira azpimarratzekoak: eragile logikoak, hitzen arteko tartea zehazteko eragileak eta karaktere komodinak; corpusa osatzen duten paragrafo-unitate bakoitzaren barruan hitzak edo esaldiak bilatu ahal izatea; eta testu-hitz bakoitza bere testuinguruan kontsulta ahal izatea (jatorrizko dokumentua osorik berreskura daiteke).

eLENAren teknologia dago, adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iMEMORIAK itzulpenen datu-basean eta Eusko Jaurlaritzaren IDABA zerbitzuan.

Gipuzkoako foru alduandia
LankidetzaErakundea

Igualdad

UZEI HA SIDO DESIGNADA POR EMAKUNDE COMO ENTIDAD COLABORADORA PARA LA IGUALDAD DE MUJERES Y HOMBRES, RECONOCIENDO NUESTRO COMPROMISO CON LA IGUALDAD DESDE HACE MUCHOS AÑOS

saber más