1. HOME
  2. NEWS
  3. «Tenor» eta «tenore»: erabilera-gomendioa

«Tenor» eta «tenore»: erabilera-gomendioa

Recommendations
  • Batzuetan nahasten diren arren, ez dira sinonimoak

Zenbaitetan, honelakoak irakur edo entzun daitezke: «Xabier Anduaga tenoreari Donostiako Urrezko Danborra eman diote», «Aita saxofonista eta tenorea zen», «Aitor Garitano tenorearen ahotsarekin gozatu dute musikaldian», «Alemaniako tenorerik onena aurkeztuko dizuet».

Batzuetan nahasten diren arren, tenor eta tenore hitzek ez dute adiera bera. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, ‘gizonezkoen artean ahotsik gorena’ esan nahi du tenor izenak. ‘Ahots hori duen abeslaria’ eta, ‘musika-tresnen familia batean, tenor-ahotsari dagokion eskala erabiltzen duena’ adierak ere baditu.

Bide beretik, kontratenor hautatu da batasunerako (ez *kontratenore).

Aldiz, tenore hitzak ‘garaia’ edo ‘ordua’ esan nahi du. Adibidez, ordua galdetzeko, zer tenore da? esamoldea erabil daiteke.

Hortaz, adiera horiek kontuan hartuta, honela idaztekoak lirateke goiko esaldi horiek: «Xabier Anduaga tenorrari Donostiako Urrezko Danborra eman diote», «Aita saxofonista eta tenorra zen», «Aitor Garitano tenorraren ahotsarekin gozatu dute musikaldian», «Alemaniako tenorrik onena aurkeztuko dizuet».