1. HOME
  2. NEWS
  3. «Aurreko urte» eta «iaz»: erabilera-gomendioa

«Aurreko urte» eta «iaz»: erabilera-gomendioa

Recommendations
  • Iaz» hitzak ‘joan den urtean’ esan nahi du.

Urte-hasieran ohikoa izaten da joan berri den urteari erreferentzia egitea. Adibidez, honelakoak irakur eta entzun daitezke egunotan: «Aurreko urtean ituna egin zuten gobernuko taldeekin, baina, aurtengo kontuei begira, 40 zuzenketa erregistratu dituzte», «Aurreko urteko arrakastaren ondoren, aurten bigarren urtez antolatu dute emanaldi hori», «Hobariak eskatzeko epea 2026eko urtarrilaren 1etik 31ra izango da».

Euskara Batuaren Eskuliburuak gogorarazten duen bezala, iaz adberbioak ‘joan den urtean’ esan nahi du. Aldiz, aurreko urte esapideak ez du hori adierazten, ez baitio egiten erreferentzia iazko urteari. Euskaltzaindiak zehazten duenez, ‘iazkoa izan ezik, beste edozein urteren urtebete lehenagoko urtealdia’ esan nahi du.

Bestalde, gogoratu 2026an, 2026ko eta abar direla molde egokiak –ez *2026ean, *2026eko eta parekoak–, leku-denborazko kasu-marka zuzenean eransten baitzaie zifraz idatzitako zenbaki kardinalei, bokalez bukatzen direnean (alegia, ez zaie loturazko e bokal bat gehitu behar).

Ohar horiek kontuan hartuta, honela idatziko genituzke goragoko esaldiak: «Iaz ituna egin zuten gobernuko taldeekin, baina, aurtengo kontuei begira, 40 zuzenketa erregistratu dituzte», «Iazko arrakastaren ondoren, aurten bigarren urtez antolatu dute emanaldi hori», «Hobariak eskatzeko epea 2026ko urtarrilaren 1etik 31ra izango da».

Ikus, halaber:

Euskara Batuaren Eskuliburua: data nola eman eta iaz(ko) ≠ aurreko urte(ko)