Itzulpen-kudeaketako teknikaria kontratatzeko prozesua abian jarri du UZEIk.
Lanpostuaren ezaugarriak:
Itzulpen-eskaerak kudeatzea.
- Itzulpen-eskaerak jaso, sailkatu, bidali, artxibatu…
- Proiektua prestatu (bolumenaren analisia, glosarioak eta memoriak esleitu…)
- Testuen egokitzapenak, testuen lerrokatzeak, memorien kudeaketa…
- Itzultzailea eta zuzentzailea esleitu, berrikuspenak, itzulpenaren ondorengo jarraipena.
- Bezeroekiko harremana.
Eskatzen dugu:
- Trados Studio programaren ezagutza aurreratua.
- MS-Officeren ezagutza aurreratua.
- Euskarazko C1 titulua.
Baloratuko dugu:
- Teknologia berriekin eta datu-baseekin eta itzulpen-memoriekin lan egiten jakitea.
- Diseinu- eta maketazio-programen ezagutza: OCR, PDF Pro 10, ABBYY, JSON, InDesign, XML…
- Beste hizkuntza batzuen ezagutza.
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
Bidali CVa komunikazioa@uzei.eus helbidera, honako hau jarriz mezuaren gaian: «Lan-eskaintza: itzulpengintza».
Azken eguna: 2024-06-16.