Elur asko ari duela edo egin duela adierazteko, hainbat modu ditugu euskaraz. Hiztegi arauemailean, besteak beste, adberbio hauek dituzten adibideak jaso dira:
- mara-mara (Elurra mara-mara gau guztian).
- goian behean (Elurra goian behean ari du).
- gogoz (Elurra zen gogoz, urtarrilean legez).
- gogotik (Elurra gogotik ari du).
- malo-malo (Elurra malo-malo ari zuen).
- mardul (Gero eta mardulago ari zuen elurra).
- lodi (Elurra lodi izanagatik, ez du Piarresek deusen beharrik).
- ugari (Elurra ugari ari duenean).
- galanki (Elurra galanki ari zuela).
Euria ez ezik, elurra egiteari uzten dionean ere, atertu egin duela esaten dugu.
Tenperaturak gora egiten duenean, elurra urtu edo gesaldu egiten da.
Elurra urtu den lur-zatiari, berriz, lurmen esaten zaio. Eta, bide beretik, elurra urtu egin dela adierazteko, lurmendu egin duela ere esaten da.
Ikus, halaber: