1. INICIO
  2. NOTICIAS
  3. «Zero tolerantzia» edo «tolerantzia zero»?

«Zero tolerantzia» edo «tolerantzia zero»?

Recomendaciones
  • Antzeko zalantza sortu ohi da zenbaitetan zero kilometro esamoldearekin ere.

Inguruko erdaren eraginez-edo, batzuetan zalantza egiten da zero hitzarekin osatutako zenbait esamolderen erabilerarekin.

Euskaltzaindiaren Hiztegian jasotako zenbait adibidek erakusten dutenez, zero zenbatzailea izenaren ezkerraldean kokatu ohi da ohiko esapide hauetan: zero tolerantzia, zero zabor, zero garaiera, zero kilometro.

Bide beretik, ohiko beste esamolde hauek ere jaso ditu Euskaltzaindiak 203. arauan: zero akats eta zero ilara. Arau berean gogorarazten denez, gainera, huts eta zero sinonimo gisa erabil daitezkeen arren, huts ezin da erabili izen batekin batera zenbatzaileak erabiltzen diren bezala. Alegia, ez dira zuzenak *huts akats, *huts ilara, *huts meridianoa, *huts tolerantzia eta parekoak.

Azkenik, zero kilometro formaren baliokidea da 0 km ere. Kasu horretan, 0 digitua km sinboloaren aurrean idazten da, zuriune batez bereizita. Gogoratu, gainera, km letra xehez idaztekoa dela. Hortaz, saihestekoak dira 0 Km, 0km, 0 KM, Km0, km0, 0KM eta antzeko idazkerak.

Ikus, halaber:

197. araua. EBO (II). Sinboloak