1. INICIO
  2. NOTICIAS
  3. «Bonbardatu» hautatu da batasunerako, ez «bonbardeatu», ez «bonbakatu»

«Bonbardatu» hautatu da batasunerako, ez «bonbardeatu», ez «bonbakatu»

Recomendaciones

Batzuetan, horrelako esaldiak entzuten edo irakurtzen dira komunikabideetan eta bestelako iturrietan: «Gaza bonbakatu du Israelek», «Milaka zibilek alde egin dute Kievetik, errusiarrek bonbaketak areagotu ostean», «Libanon, orain arte gune segurutzat jotzen zen zonalde kristaua ere bonbakatu dute».

Bonba ‘lehergailua’ da eta, ‘bereziki lehergaiz betetako jaurtigaia, hainbat formatakoa’. Lehergailu izenarekin batera, hiztegian zartagailu sinonimoa ere ageri da, Ipar. markarekin.

«Bonbardatu» hautatu da batasunerako. Aldiz, hiztegi arauemailean ez dira jaso ez bonbakatu, ez bonbardeatu.

Euskaltzaindiak *bonbaketa (eta *bonbardeo) ez erabiltzea gomendatzen du, eta gogorarazten du bondardaketa eta bonbardatze formak arautu dituela.

Hortaz, honela idatziko genituzke gorago aipatutako esaldiak: «Gaza bonbardatu du Israelek», «Milaka zibilek alde egin dute Kievetik, errusiarrek bonbardaketak/bonbardatzeak areagotu ostean», «Libanon, orain arte gune segurutzat jotzen zen zonalde kristaua ere bonbardatu dute».