1. INICIO
  2. NOTICIAS
  3. «2025» edo «2025. urtea»

«2025» edo «2025. urtea»

Recomendaciones
  • Milatik gorako urteak punturik gabe idazten dira, salbu eta kopuruaren ondoren «urte» hitza idazten denean.

 

Askotan honelakoak irakurtzen dira komunikabideetan eta, oro har, sarean: «2025an egingo dute azken kontzertua», «Programa horrek 500.000 euroko aurrekontua du 2025rako», «2025ra arte luzatu du kontratua», «Udalak 2025 urtean jasoko dituen zergak eta tasak».

Euskara Batuaren Eskuliburuan azaldua dago zein den modu egokia zifraz idatzitako zenbaki kardinalei leku-denborazko kasu-marka eransteko. Zenbakia kontsonantez bukatzen denean, hala nola 25 (hogeita bost), loturazko e bat behar duela gogorarazten da bertan.

Hortaz, 2025ean, 2025eko, eta abar dira molde egokiak (ez *2025an, *2025n, *2025ko eta parekoak).

Kontuan hartzekoa da, halaber, milatik gorako urteak punturik gabe idazten direla, digitu guztiak elkarrekin lotuta, tartean hutsunerik utzi gabe, salbu eta kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (orduan, nahitaez idatzi behar da puntua). Adibidez, 2025ean (ez *2025.ean), baina 2025. urtean.

Ahozko erabilerari dagokionez, berriz, Euskara Batuaren Eskuliburuan esaten denez, milatik gorako urteak irakurtzean, hobestekoa da tradizioko eta emendiozkoa esatea: bi mila eta hogeita bost (ez bi mila hogeita bost).

Ohar horiek kontuan hartuta, honela idaztekoak lirateke goragoko esaldi horiek: «2025ean egingo dute azken kontzertua», «Programa horrek 500.000 euroko aurrekontua du 2025erako», «2025era arte luzatu du kontratua», «Udalak 2025. urtean jasoko dituen zergak eta tasak».

Argibide gehiagorako:

Euskara Batuaren Eskuliburua: data nola eman eta zenbaki kardinalak