'Bizkaiko herri izendegia' eguneratu du Euskaltzaindiak: https://labur.eus/hhr63 Gaur egun, araua onartu zenean baino udalerri bat gehiago du Bizkaiak: Usansolo, 2022an Bizkaiko Batzar Nagusiek onartua. Eta usansolotar arautu da Usansoloko herritarren izena @usansololiburu1Ikusi Txioa
«Lekutu» aditzak ez du ‘kokatu’, ‘ipini’, ‘jarri’ edo ‘ezarri’ esan nahi. 'Urrundu, baztertu, desagertu’ adiera du: https://labur.eus/plAX0 #ekinetajarrai #lekutu #leku #euskara @UZEI_ @Irakasbil @AEK_eus @berria @eitbAlbisteak @euskadi_irratia @HABE_erakundea @IVAP_eusIkusi Txioa
«AEBko hauteskundeak», ez «AEBetako hauteskundeak».Siglak izendapen osoa ordezkatzen du, artikulua barne. Azalpena osorik: https://labur.eus/KbyeS #ekinetajarrai @UZEI_ @berria @naiz_info @fm983irratia @Kanaldude @MediabaskInfo @euskadi_irratia @eitbtaldea @eitbAlbisteakIkusi Txioa
«Ultraeskuindar», ez «ultra-eskuindar». Kasuan kasuko hitzari lotuta idazten da ultra- aurrizkia. Hortaz, ultraeskuin idazten da (ez *ultra eskuin). Azalpena osorik hemen: https://labur.eus/KMnVP #ekinetajarrai @UZEI_ @HABE_erakundea @Irakasbil @berria @euskadi_irratiaIkusi Txioa
Magrebeko herritarrak «magrebtarrak» dira: https://labur.eus/0MjRD Askotan erabiltzen den «magrebiar» forma ez da arauzkoa. #ekinetajarrai #hiztegia @Irakasbil @IKASBIL_HABE @berria @naiz_info @naiz_iritzia @fm983irratia @HamaikaTb @euskadi_irratia @eitbAlbisteak @AEK_eusIkusi Txioa
«Bonbardatu» hautatu da batasunerako, ez «bonbardeatu», ez «bonbakatu»: https://labur.eus/Jq8YG Euskaltzaindiak *bonbaketa (eta *bonbardeo) ez erabiltzea gomendatzen du, eta gogorarazten du bondardaketa eta bonbardatze formak arautu dituela. #ekinetajarrai #hiztegia @UZEI_Ikusi Txioa
Harrigarria dirudien arren, altzairu eta altzari nahasi egiten dira zenbaitetan: https://labur.eus/PDMU3 Altzari: Leku bat, eta bereziki etxe bat, janzteko edo hornitzeko erabiltzen den objektu higigarria. Altzairu: Karbono eta burdinazko aleazioa, #hiztegia #ekinetajarraiIkusi Txioa
«Gaur-gaurkoz» marratxoz idazten da beti. Horrelako bikoiztapen indargarrietan marratxoa ez da hautazkoa. Azalpena osorik: https://labur.eus/aUqAS #ekinetajarrai @Irakasbil @IKASBIL_HABE @IVAP_eus @berria @IdazleElkartea @naiz_info @euskadi_irratia @eitbAlbisteakIkusi Txioa
«Asteburuero», ez «astebururo» Euskaltzaindiak asteburuero arautu du. Hala ere, askotan irakurtzen edo entzuten da *astebururo forma. Azalpena osorik hemen: @UZEI_ @berria @euskadi_irratia @naiz_info @fm983irratia @goiena @Irakasbil @IKASBIL_HABEIkusi Txioa
«Kontraeraso», ez «kontra-eraso», ez «kontra eraso»: https://labur.eus/glmnQ 'Euskara Batuaren Eskuliburua'n gogorarazten denez, eraso aditza erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak (ez *erasotu). Aditz horrek, gainera, dio erregimeneko laguntzailea behar du. #ekinetajarraiIkusi Txioa
Ez *merkatal, ez *nekazal: https://labur.eus/wgm5F «Nekazal iraultza» edo «merkatal gunea» modukoak ez erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak.Ikusi Txioa
Olinpiar jokoak dira, ez jolasak. Euskaltzaindiak olinpiar joko eta olinpiada arautu ditu Antzinako Greziako Olinpian lau urtean behin egiten zen kirol-lehiaketa (1896. urteaz gero, lau urtean behin egiten den kirol-lehiaketa nagusia) izendatzeko: https://labur.eus/VSV5yIkusi Txioa