liburutegi digital; liburutegi birtual; liburutegi elektroniko
Information Science, Documentation
es: biblioteca digital; biblioteca virtual; biblioteca electrónica
fr: bibliothèque numérique; bibliothèque virtuelle; bibliothèque électronique
en: digital library; virtual library; electronic library
Definition:
Gailu elektronikoen bidez gordetzen, berreskuratzen eta irakurtzen diren testu, irudi eta abarren bilduma kodetua.liburutegi digital
Context:
-
2025eko balantzean jasotako datuen arabera, eLiburutegia EAEko liburutegi digital publikoak inoizko erabilera handiena izan zuen iaz.ERREDAKZIOA. «eLiburutegiak inoizko erabilerarik handiena izan zuen 2025ean». Naiz. || Data: 2026-04-23
https://gaur8.naiz.eus/en/info_gaur8/20260423/eliburutegiak-inoizko-erabilerarik-handiena-izan-zuen-2025ean
-
Etxealdian egungo garaia nola bizi zuen aipatu zuen: banaketaren mundua, liburutegi digitala, Netflix, gertuko informazioaren audientzia arrakasta... hori guztia mundu berria da bere aburuz.LETONA BITERI, Xabier. «Euskarazko "hedabide lerratuak", hazten eta txikitzen aldi berean». Argia. || Data: 2020-10-01
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2702/euskarazko-hedabide-lerratuak-hazten-eta-txikitzen-aldi-berean
-
Lehen agerraldia: Abiadura handi horri esker, audioa eta bideoa garraia daitezke, adi bereko teleberriketak egin daitezke hiro edo lau lekutako lagunak birtualki elkartuz, laborategi birtualak erabil daitezke edo liburutegi digitaletako liburu mardulak segundo batean kargatu.ZABALA, Jabi. «Internet2 bizia». Euskaldunon Egunkaria. 54. orrialdea. || Data: 1999-09-29
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1999&h=09&e=29&bilatu=alea&orridata=19990929&ikusi=054
liburutegi birtual
-
Euskadiko Osasun Liburutegi Birtualak Rebisalud XV, osasun-zientzien liburutegi birtualen urteroko topaketan parte hartu du, Asturiasko Unibertsitate Ospitale Zentralean (HUCA), Oviedon, 2025eko urriaren 2an eta 3an.Euskadi Euskadiko Osasun Liburutegi Birtuala. «REBISALUD 2025. Osasun zientzien liburutegi birtualen urteroko XV. Topaketa». TOPA! [webgunea]. || Data: 2025-11-11
https://euskadi.ovidds.com/blogs/p/7865/rebisalud-2025.-osasun-zientzien-liburutegi-birtualen-urteroko-xv.-topaketa-rebisalud-2025.-xv-encuentro-anual-de-bibliotecas-virtuales-de-ciencias-de-la-salud
-
Lurraldekako egoitzak beharko lituzke agian, edo teknologia berriei esker nolabaiteko liburutegi birtual bat antola liteke, liburutegien sare bat.IRAZUSTABARRENA URANGA, Nagore. «Gure liburuen behar gordinak eta amets birtualak». Argia. || Data: 2021-02-18
https://www.argia.eus/argia-astekaria/1796/gure-liburuen-behar-gordinak-eta-amets-birtualak
-
Lehen agerraldia: Beste gune gorri batzuekin elkarturik, Euskal Sare Gorri honek marxismoaren liburutegi birtual bat pilatzen dihardu Interneten: Karl Marx-etik hasi eta Marcos subkomandanteraino, dozenaka testu ezkertiar.ERREDAKZIOA. «Testu marxistak». Euskaldunon Egunkaria. 52. orrialdea. || Data: 1998-09-13
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1998&h=09&e=13&bilatu=alea&orridata=19980913&ikusi=052
liburutegi elektroniko
-
Interneteko plataformetan ere aukera desberdinak aurki daitezke eta udal liburutegiek jarri dituzten liburutegi elektronikoetan ere dokumental multzo interesgarria dago.AMENABAR, Anakoz. "Irudiaren inguruko lanketa handia egin behar dugu". Alea [webgunea]. || Data: 2020-02-21
https://alea.eus/gasteiz/1582218879082-irudia-moneo-zinema-ikus-entzun-dokumentala
-
Eta beste aldetik, urteak pasatu ahala eta liburutegi elektronikoak zabaldu diren heinean, gero eta proiektu digital gehiago jartzen baitira abian.LUZURIAGA, Gerardo. «Liburutegi digitalak». Jakin. || Data: 2007
https://jakin.eus/show/84daa13bae7beab7399cdbfb97dd62ef2d03a643
-
Lehen agerraldia: Liburutegi eredu hau definitzeko esaldi ezberdinak erabili izan dira: " liburutegi birtuala"," liburutegi elektronikoa"," hormarik gabeko liburutegia", eta azken aldian" liburutegi digitala".ARANBURU, Oihana eta MARISKAL, Arantza. «Liburutegiak XXI. mendeari begira». Jakin. || Data: 2000
https://jakin.eus/show/d54f158eabf425b0f660bb35b25a5cf3a4cfdbe9
