hantabirus
Medicine
eu: hantabirus
es: hantavirus
fr: hantavirus
en: hantavirus
es: hantavirus
fr: hantavirus
en: hantavirus
Definition:
Hantaviridae familiako birusa, infektatutako karraskarien gernu, gorotz edo listuarekin kutsatutako partikulak arnastean gizakietara transmiti daitekeena. Gizakiengan bi gaixotasun eragin ditzake nagusiki, giltzurrun-sindromedun sukar hemorragikoa eta hantabirusak eragindako biriketako sindromea.hantabirus
Context:
-
Hantabirusak bi taldetan bereizten dira: Mundu Zaharrekoak (Asia eta Europa) eta Mundu Berrikoak (Amerika). Lehengoek giltzurrun-sindromedun sukar hemorragikoa eragiten dute, eta gaixoen % 1-15 hil egiten dira. Bigarrengoek birika-sindromea eragiten dute, eta hilgarriagoak dira, erdiak baino gehiago hiltzen baitira.GALARRAGA, Ana. «Hantabirusa, Osasun Bakarraren beharra berriro agerian jarri duen birusa». Argia. || Data: 2026-05-08
https://www.argia.eus/albistea/hantabirusa-osasun-bakarraren-beharra-berriro-agerian-jarri-duen-birusa
-
147 bidaiari daude transatlantikoan, eta hantabirus gaitzaren agerraldi bat atzeman dute bertan.BAIGORRI PEREZ, Igor. «Kanarietan porturatuko dute hantabirus agerraldia izan den transatlantikoa». Berria. || Data: 2026-05-06
https://www.berria.eus/mundua/kanarietan-porturatuko-dute-hantabirus-agerraldia-izan-den-transatlantikoa_2157773_102.html
