datu-meatzaritza
Computing
es: minería de datos
fr: exploration de données
en: data mining; datamining
Definition:
Datu-kopuru handiak aztertu eta agerikoak ez diren korrelazioak, patroiak edo informazio baliagarria aurkitzeko prozesua, metodo estatistikoak, matematikoak eta ikaskuntza automatikoko teknikak erabiliz egiten dena.datu-meatzaritza
Context:
-
Cambridge Analytica datuak lortu eta aztertzen ziharduen enpresa bat zen, AEBetako sektore dirudun kontserbadoreetan sortua —«datu-meatzaritza» deitzen diote, harrapazank—.ELORZA, Mikel. «Ez nazatela babestu». Berria. || Data: 2019-02-19
https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/ez-nazatela-babestu_1245016_102.html
-
Arkaitz Zubiaga arrasatearra Ingalaterran dagoen Warwickeko Unibertsitatean doktorego osteko ikertzailea da, sare sozialetan sortzen diren zurrumurruak ikertzen ari da azken urteotan hizkuntzaren prozesamendurako eta datu meatzaritza teknikak erabilita.GURIDI, Jokin. «Sare sozialetako erabiltzaileek dituzten jarreren inguruko jardunaldia». Goiena. || Data: 2017-02-13
https://goiena.eus/debagoiena/1486990291663-sare-sozialetako-erabiltzaileek-dituzten-jarreren-inguruko-jardunaldia
-
Hain zuzen, datu-meatzaritza egiten dugu, hau da: web guneen egiturari eta erabilerari buruzko datuak eskuratu, ordenagailuen ikasketa automatikoarekin lotuta dauden teknologiak garatu, Interneteko ekonomiarekin --enkanteekin, publizitatearekin eta abarrekin-- lotuta dauden kontuak hobetu, eta erabiltzaileen esperientziekin --alegia, multimediarekin, interfazeekin, mugikorrekin eta abarrekin-- zerikusia dutenak lantzen ditugu...LAKAR IRAIZOZ, Oihane. «Ricardo Baeza-Yates: "Yahoo!k dituen erabiltzaileen eta web gune guztien arteko elkarrekintza aztertzen dugu"». Elhuyar Zientzia eta Teknologia. || Data: 2008-01-01
https://zientzia.eus/artikuluak/ricardo-baeza-yates-yahook-dituen-erabiltzaileen-e/
