ziberdelitu; delitu informatiko
Computing
es: ciberdelito; delito informático
fr: délit informatique; crime informatique
en: cibercrime; computer crime; computer-related crime
Definition:
Ordenagailuak edo bestelako gailu informatikoak erabiliz egiten den delitua.ziberdelitu
Context:
-
Segurtasun Indar eta Kidegoek 464.801 ziberdelitu erregistratu zituzten 2024an, 2023an baino %1,6 gutxiago, eta, Barne Ministerioak azpimarratu duenez, "serie historikoaren lehen jaitsiera da".ERREDAKZIOA. «Ziberkriminalitatea % 1,6 murriztu zen 2024an, baina funtsezko operadoreei egindako erasoak ia bikoiztu egin ziren». Noticias de Gipuzkoa [webgunea]. || Data: 2025-11-25
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/sociedad/2025/11/21/cibercriminalidad-redujo-1-6-2024-10381348.html
-
Espainiar Estatuan, aurreko urtean baino % 22,7 ziberdelitu gehiago izan dira, eta ia 375.000 delitu informatiko izan dira.ERREDAKZIOA. «Adimen Artifiziala eta ziberiruzurren sofistikazioa». Naiz [webgunea]. || Data: 2023-12-21
https://www.naiz.eus/fr/gaiak/noticia/20231221/adimen-artifiziala-eta-ziberiruzurren-sofistikazioa
-
Lehen agerraldia: Filipinetako Ikerketa Nazionaleko Bulegoak hamar egun ditu grogak aurkitu eta Ramones iruzur egiteaz akusatzeko –Filipinetan ez baitago ziberdelituak zigortzeko lege zehatzik–.OIARTZABAL, Ainhoa. Denek esaten dute. «Euskaldunon Egunkaria». 63. or. || Data: 2000-05-14
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=2000&h=05&e=14&bilatu=alea&orridata=20000514&ikusi=063
delitu informatiko
-
Prebentzio-lana indartzeko, Madrazok honako hau iragarri du: «Herritarren Segurtasunerako Arloak konpromisoa hartu du ikasturte honetan Barakaldoko ikastetxeetan prestakuntza-ekintzak ezartzeko, ikasleak kontzientziatzeko, online erosketetan eta sareen erabileretan prebentzio-jarraibide jakin batzuei jarraitzeko eta, horrela, delitu informatikoen biktima ez izateko».REDACTOR. «INCIBEk karpa bat jarri du Barakaldon errealitate birtualeko teknologiarekin zibersegurtasunari buruz kontzientziatzeko». Gipuzkoa Gaur [webgunea]. || Data: 2024-10-14
https://www.gipuzkoagaur.com/2024/10/14/incibek-karpa-bat-jarri-du-barakaldon-errealitate-birtualeko-teknologiarekin-zibersegurtasunari-buruz-kontzientziatzeko/
-
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, %80 egin dute gora delitu informatikoek azken lau urteetan.MENDIGUREN COSGAYA, Izar. «Ziberrerasoak, guztion arrisku eta arazo». Aiaraldea [webgunea]. || Data: 2022
https://eec.euskaltzaindia.eus/
-
Lehen agerraldia: Ekimen honen helburu nagusia da ikertzaileei tresna batzuk ematea delitu informatikoak identifikatzeko eta frogak biltzeko.ERREDAKZIOA. «”Sherlock Holmes cibernauta”, merkataritza elektronikoan datuen segurtasuna bermatzeko Europako proiektu berria». EROSKI Consumer [webgunea]. || Data: 2003
https://eec.euskaltzaindia.eus/
