mikroarrazakeria; mikroarrazismo

eu: mikroarrazakeria; mikroarrazismo
es: microrracismo
fr: microracisme
en: micro-racism

Definizioa:

Eguneroko bizitzako praktika arrazista normalizatua, arrazakeriaren beste hainbat praktikak bezainbesteko atentzioa eman ohi ez duena.

mikroarrazakeria

(iz.)

Testuingurua:


mikroarrazismo

(iz.)
Testuingurua:
  1. Biltzarraren berrikuntzetako bat izan da sindikatuaren barruan idazkaritza antirrazista bat sortzeko asmoa, «sindikatuaren ikusmolde etnozentrikoa berrikusi eta erakundean egon litezkeen mikroarrazismoak ezabatzeko prestakuntzan» arreta jartzeko.

    OLANO URAIN, Jon. «”Borroka ziklo bat”hastea xede, «errepublika konfederala» sortzeko». Berria. || Data: 2022-05-04

    https://www.berria.eus/ekonomia/borroka-ziklo-bat-hastea-xede-errepublika-konfederala-sortzeko_1313367_102.html
  2. Lehen agerraldia: Hau guztia egikaritu ahal izateko beldurra da tresna nagusia, eta arrazismo instituzionalean du isla, noski, jendartean orohar dauden mikroarrazismoak baztertu gabe; hauek guztiek ahalbidetzen dute langile klasearen prekarizazioa, ezarritako legearen mugetatik kanpo dauden horiek guztien bizkarren gainean garatua.

    ASKAPENA. «Herrietatik Europa berria eraikitzen (Ondorioak)». Zuzeu. || Data: 2019-11-19

    https://zuzeu.eus/mundua/herrietatik-europa-berria/