afrozentrismo

eu: afrozentrismo
es: afrocentrismo; afrocentricidad; africentrismo
fr: afrocentrisme; afrocentricité
en: afrocentrism; afrocentricity

Definizioa:

Afrikako kultura zein historia eta afrikarrak ardatz dituen ikuskera.

afrozentrismo

(iz.)

Testuingurua:

  • Afrozentrismo hori interesgarria iruditu zait bat-batean pentsatzeko euskal eszenan.

    RAMIREZ, Xalba. «Verde Prato, tropismoa eta Dolce Vita». Argia. || Data: 2025-03-23

    https://www.argia.eus/astekaria/docs/2910/azala/argia-2910.pdf
  • 1960ko urteetako kinka sozial gatazkatsuaren eraginez, hala Evansek bere jardunean eta musikan erakutsitako afrozentrismoak nola Ashbyk beltzen aldeko borrokarako agertutako grinak –beltzen eskubide zibilen aldeko antzerki musikatuetan parte hartu zuen— sinbiosi perfektua osatu zuten estreinako elkarlanean, Afro-Harping zoragarrian.

    AZPITARTE, Julen. «Geroko harpa jotzailea». Berria. || Data: 2024-12-22

    https://www.berria.eus/kultura/geroko-harpa-jotzailea_2135249_102.html
  • Kontua ez da afrozentrismoak eurozentrismoa ordezkatzea, ginekozentrismoak androzentrismoa, feudalismoak kapitalismoa, islamak kristautasuna. Kontua da baztertuak eta mespretxatuak izan diren kulturak eta herriak berrezagutzea eta ezagutaraztea.

    BASTERRETXEA POLO, Jose Inazio. Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa. UEU. || Data: 2002

    https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/kultura-aniztasuna-eta-gizarte-komunikazioa
  • Lehen agerraldia: Irakaskuntza arloan orain arte eman den ikuspegi pedagogikoa «eurozentrikoa» dela salatzeko, korronte berri bat sortu da, «afrozentrismoarena».

    ERREDAKZIOA. «Afrozentrismoaren pizkundea». Euskaldunon Egunkaria [webgunea]. 23. or. || Data: 1991-08-16

    https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1991&h=08&e=16&bilatu=alea&