androzentriko; androzentrista

eu: androzentriko; androzentrista
es: androcéntrico, androcéntrica; androcentrista
fr: androcentrique; androcentriste
en: androcentric; androcentrist

Definizioa:

1. Androzentrismoz jokatzen duena. 2. Androzentrismoari dagokiona.

androzentriko

(adj.)

Testuingurua:


androzentrista

(adj.)
Testuingurua:
  1. Aitarena lehenbizi jartzearen alde egiten dute bikote heterosexual gehienek. Ikuspegi erabat androzentrista nagusitzen da: arrunta aitarena lehenengo joatea da, hori da norma, amarena jartzea gizonezkoari "berez" dagokion eskubidea kentzea da.

    GARAI ARTETXE, Estitxu. «Zapalduen hiztegia». Argia. || Data: 2016-05-15

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2507/zapalduen-hiztegia
  2. Emakumeen lana eta, zehatzago esanda, feministen lana beti izan da historia berridaztea, eta horretarako, ezinbestean, beste irudikapen batzuen beharra dago, androzentrismotik haratago doan irudikapena, non gorputz neutrala ez den gizonarena eta emakumearena «bestea».

    MINER, Kattalin. «Emakume-gorputzak eta gorputz emakumetuak: Leire Bilbao eta Miren Agur Meaberen gorputz poetikoen arteko elkarrizketa bat» in ALBERDI, Uxue et al. Gorputza eta generoa: teoria, didaktika eta esperientziak. UEU. || Data: 2014

    https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/gorputza-eta-generoa-teoria-didaktika-eta-esperientziak
  3. Hori da kritika feministaren edo genero ikasketen eraginak euskal literaturan aztarna txikiak utzi izanaren arrazoia (sexismoaz, androzentrismoaz eta misoginiaz aparte, jakina).

    ALVAREZ URIA, Amaia. «Gorputza eta desira euskal emakume idazle garaikideen lanetako ahots subalternoetan eta bitarteko espazio identitarioetan». UEU. || Data: 2014

    https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/15494/UHWEB127185.pdf?sequence=1&isAllowed=y
  4. Lehen agerraldia: Idazkera androzentristaren inguruko azterketa honi ekin orduko, lehenbiziko eginbeharra sindikatuak ekoizten dituen testu ezberdinak miatzea zen, lehenengo eta behin ohitura hau norainokoa zen konprobatzeko eta zein testuinguruetan suertatzen ziren maiztasun handiagoz egiaztatzeko, baina, era berean, lan hau garrantzitsua zen zailtasunik handienak nondik nora zihoazen jabetzeko eta, gerora, konponbiderik egokienak topatu ahal izateko.

    GONZALEZ, Sonia. «Izena duen orok dauka bere izana. Hizkera sexista ez erabiltzeko protokoloa». EITB. [linean] || Data: 2002

    https://eitb.lab.eus/sites/default/files/2002%20Hizkera%20ez%20sexista%20erabiltzeko%20protokoloa.eu_.pdf