idiosinkratiko

eu: idiosinkratiko
es: idiosincrásico, idiosincrásica; idiosincrático, idiosincrática
fr: idiosynchrasique
en: idiosyncratic

Definizioa:

Idiosinkrasiari (hau da, gizaki edo gizatalde baten aiurri berezi eta bereizgarriari) dagokiona.

idiosinkratiko

(adj.)

Testuingurua:

  • Gainera, enpresek sare sozialak ezagutza aukerak sortzeko, garatzeko edo ustiatzeko baliatzen baldin badituzte, KSak beharrezko mekanismoak emango dizkie baliabide idiosinkratikoak eskuratzeko eta harreman sarean parte hartzeko.

    MASEDA GARCÍA, Amaia; ITURRALDE JAINAGA, Txomin; SANCHEZ-FAMOSO, Valeriano. «Familiaren kapital sozialaren eta berrikuntzaren azterketa: "Familiaren efektua" kapital sozialean». 2015. Udako Euskal Unibertsitatea. || Data: 2015-03-05

    https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4577/4686
  • Praxi soziala, errealitatean gauzatzen den egintza, ez da gizabanako edo giza talde baten emaitza guztiahalduna, baizik eta kokapen soziokultural zehatza duen aktore sare baten emaitza idiosinkratikoa.

    MARTINEZ GARCIA, Zesar. «Globalizazio neoliberalaren gezurrezko determinismoa. Ideologia desarrollista eta historiaren metanarrazio eboluzionistak pentsamendu soziologikoan». Udako Euskal Unibertsitatea. || Data: 2003

    https://www.academia.edu/1978039/Klimaren_eta_lurraren_gaineko_gogoeta_uholdeak_oinarri
  • Lehen agerraldia: Beste horrenbeste uste dut bereizketa ustez nazionalei buruz, baita idiosinkratikoak liratekeen ustezko beste bereizketei buruz ere, hala nola arraza, sexu edo nere ustez inoiz inon gaiarekin zer ikusirik ez duten ustezko bereizketei buruz.

    IBARRA, Andoni eta OIANGUREN, Jabier. «Filosofiaren izakera eta eginkizuna. C.U. Moulinesekin solasean». Jakin [webgunea]. || Data: 1992

    https://jakin.eus/show/4825e43c1d759af75c8ff298e3e452ed1eff62c9