kufiya; kufija

eu: kufiya; kufija
es: kufiya; kefia
fr: keffieh; kéfié
en: kaffiyeh; keffiyeh; kufiyah

Definition:

Ekialde Hurbileko buruzapi tradizionala.

kufiya

(iz.)

Context:

  • Olibondoak, kufiya-ren ereduak, mapak edo erresistentziaren liderrak.

    MAROTO, Marta. «Inork nahi ez duen gerra saihetsezina». Argia. || Data: 2024-03-24

  • Duela hemeretzi urte Anoetako belodromoan eman zuen hitzaldian atrilean jarritako kufiya zapi palestinar bera jarri zuen atzokoan.

    MAGRO EIZMENDI, Imanol. «Nazio aitortzaren eskaeretan maila bat igotzeko ordua dela dio EH Bilduk». Berria. || Data: 2023-11-09

  • Profileko argazkia kendu eta kufiya edo palestinar zapi batez estalitako pertsona bat ipini du.

    ERREDAKZIOA. « Pentagonoaren Twitter kontuari eraso dio Estatu Islamikoak». EITB Albisteak [webgunea]. || Data: 2015-01-12

  • Lehen agerraldia: Nahi zenuke gozoan / Gozotasun horregatik / Maite zaitut osoan. / Kufiya lepoan / Horra zein gazte doan.

    BILBAO, Begoña. Palestina, zure mina. Elkar. || Data: 2004


kufija

(iz.)
Context:
  1. Jantzi apaingarri dagoeneko boladatik kanpokoa bihurtu aurretik (baina ez lehenago modaren fase guztietatik pasatu gabe: erabilera aldarrikatzailea, apropiazionismo neutralizatzailea, erabilera ironikoa-edo, luxuzko artikulua izatera ere iristea; 2007/2008ko udazken-neguko denboraldian Balenciagak Parisko pasareletara eraman zuen kufija edo zapi palestinarra), denok erabili izan dugu bat.

    ERRO, Anjel. «Zapi palestinarra». Berria. || Data: 2023-10-18

  2. «Eman zigutenean –jarraitu du amak– izotz bloke bat zen, gogor-gogorra. Burua altxatu nahi izan nion kufija (palestinar zapi tradizionala) lepo inguruan jartzeko, baina...», ezin du jarraitu.

    MARIEZKURRENA, Igone. « Ikusezina ikusarazteko sei istorio». Naiz.eus. || Data: 2018-04-29

  3. Lehen agerraldia: Ekialde hurbileko erasoak gogoan, gainera, Palestinako zapi tradizionala –kufija– jantzi zuten EBko eta EHAK ko zenbait legebiltzarkidek.

    «Antton Karreraren agurra, eta Palestinako kufija lepoan». Berria. || Data: 2018-12-30