krudiboro

eu: krudiboro
es: crudívoro, crudívora
fr: crudiste; crudivore
en: raw foodie; raw foodist

Definition:

1. Elikagai gordinak jatean oinarritutako dieta duena. 2. Krudiborismoari dagokiona.

krudiboro

Context:

  • Haien artean daude, animaliek emandako elikagaiak jaten dutenak (arrautzak, esnekiak, eztia…), obo-lakto-begetarianoak; edo zorrotzagoak direnak: beganoak (animalia eratorri produkturik ez), frugiboroak (fruta fresko eta fruitu lehorrak soilik jaten dituztenak), edota krudiboroak (fruta eta barazki gordinak soilik jaten dituztenak).

    Ez haragi, ez arrainik. Gazteberri [webgunea]. || Data: 2014-02-12

  • Beste batzuk nahiko ezezagunagoak: frugiboroak fruta fresko eta frutu sikuakaz bakarrik elikatzen dira; krudiboroek fruta eta barazki gordinak baino ez dabez hartzen; lekaleak bakarrik jaten dabezanak be badagoz, likido gutxi hartzen dabezanak...

    ERREDAKZIOA. «Amaia Laforga. Dietetikan eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna: Elikadura tradizionaletik kanpokoen artean ohikoena, begetarianoa dogu, dietatik okelea eta arraina baztertzen dituana». Bizkaie [webgunea]. || Data: 2007-02-08

  • Lehen agerraldia: Hona beste hainbat joera: frugiboroak fruta fresko eta fruitu lehorrez bakarrik elikatzen dira; krudiboroek fruta eta barazki gordinak baizik ez dituzte hartzen eta zerealistek (erregimen makrobiotikoa), azkenik, lekaleak bakarrik janez, likidoen irensketa murriztu egiten dute.

    «Begetarianoak. Eta ongi elikatuak». Consumer [webgunea]. || Data: 2000-03-01