makroetxalde

eu: makroetxalde
es: macrogranja
fr: macro-ferme; macroferme
en: macrofarm

Definition:

Abeltzaintza intentsiboko instalazioa, animalia-dentsitate handiarekin ahalik eta errentagarritasun handiena lortzeko prestatua.

makroetxalde

Context:

  • Era berean, emisioak gehien handitu dituzten sektoreak jasangaitzenekin bat datoz: garraioa (%15,39 hazi da), non errepide bidezko garraioa trenbidearen gainetik hobesten den, aldi berean, bidaiarientzako AHT bultzatzen delarik; eta nekazaritza eta abeltzaintza (%17,96ko igoera), non ustiapen intentsibo eta makroetxalde handiko nekazaritza eta industria eredua bultzatzen den.

    MARTIARENA VALLEJO, Nerea eta ZELAIA, Martin. «Dubaiko COP28: gailurrak ez dira bidea». Bizi baratzea [webgunea]. || Data: 2024-01-15

  • Baztango Talde Ekosozialak makroetxalde eta abeltzaintza intentsiboari buruzko mahai-ingurua antolatu du Elizondon. Ortziralean 19:30ean Fantxikeko plazan izanen da hitzordua, eta eguraldi txarra eginez gero Arizkunenera mugituko dute.

    TTIPI-TTAPA. «Makroetxalde eta abeltzaintza intentsiboaren inguruko solasaldia eginen dute Elizondon ortziralean». Erran.eus. || Data: 2022-04-26

  • Nafarroako Gobernuari neurriak hartzeko exijitu diote; horien artean, makroetxalde gehiago ez baimentzea. Txostenean, behitegiko irregulartasunak azaldu dituzte, eta horrek ingurumenean duen eragina salatu dute.

    GARAIALDE, Olaia L. «Makroetxalde gehiago ez baimentzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari». Berria. || Data: 2021-09-11

  • Makroetxaldeen aurkako aldarria egin dute eta Eroskiri eskatu diote ez dezala saldu Valle de Odietako makrobehitegiaren esnea jasangarria zigilupean, eta "animalien ongizatea" zigilua erabiliz.

    LETONA BITETRI, Xabier. «Eroskiri Caparrosoko makrobehitegiko esnea ez dezala saldu eskatu diote Iruñean». Argia. || Data: 2021-04-19

  • Lehen agerraldia: Esnetako behien sektorearntzat argi dago halako makro etxaldeak birrintzaileak izan daitezkeela, merkatu lehertzeko duten ahalmenarengatik, Felipe Etxetxipiak esan digun bezala.

    ERREDAKZIOA. «Caparrosoko behi haztegi handiari bikoizteko argi berdea eman diote». Euskal Herria Irratia [webgunea]. || Data: 2021-01-07