paxmina; pashmina; pasmina

eu: paxmina; pashmina; pasmina
es: pashmina
fr: pashmina
en: pashmina

Definizioa:

Kaxmir-mota; ehun horrekin egindako xala.

paxmina

(iz.)

Testuingurua:


pashmina

(iz.)
Testuingurua:
  1. Metro exkaxeko ura zuen ibaian eta F1-ko zirkuituak ziruditen eremuetan ibili gara, edo gizonezkoen banderen ondoan pashmina kutreak ziruditen oihalak astintzen.

    ARBILLAGA ETXARRI, Ane. «Arraunlariak ez gara ontzitik jaitsiko». Berria. || Data: 2017-09-12

    https://www.berria.eus/iritzia/zuzendariari/arraunlariak-ez-gara-ontzitik-jaitsiko_1189678_102.html
  2. Detaile hippie moderatu batzuk han hemenka, fosilak apenas: pashmina bat horman zintzilik, patchwork loreduneko kuxinak, intsentsu ontzi bat komodaren gainean, intsentsurik gabe orain.

    AGIRRE MIGUELEZ, Katixa. Atertu arte itxaron. Elkar. || Data: 2015

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus
  3. Maddi, tunika blu ilunez, pashmina gisako lepoko luze azzurroz, eta harekin harmonian diren kristal bluzko petentekin, Jeremias Garat biolontxeloan, nola gitarra elektrikoan, nola gitarra klasikoan: bereganatua.

    ARKOTXA, Aurelia. «Medea». Berria. || Data: 2013-05-22

    https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/medea_1075059_102.html
  4. Lehen agerraldia: Ekhiñe Egiguren Azkunek irabazi du Peru Abarka ipuin lehiaketa, Pashmina gorria narrazioarekin. Lan saritua «iradokitzailea eta exotikoa» da, epaimahaikideen iritziz, eta «aldeko du darabilen hizkuntza ederra eta irudi ugariak».

    ERREDAKZIOA. «Ekhiñe Egiguren Azkunek irabazi du Peru Abarka ipuin lehiaketa». Berria. 32. or. || Data: 2013-04-24

    https://www.calameo.com/read/002698969d47773ef8471

pasmina

(iz.)
Testuingurua:
  1. Osagarriei dagoekienez, pasmina eta zapi koloretsu haundi nahiz txikiak aurkituko ditugu, 60. hamarkadako kutsua duten irudi eta marrekin.

    TTIPI-TTAPA. «Oinetakoak». Erran.eus [webgunea]. || Data: 2007-03-06

    https://erran.eus/mendialdea/1419253523010-oinetakoak
  2. Lehen agerraldia: Argazkia ere, beti berbera zen prentsan agertzen zena, eguzkitako betaurrekoak eta pasmina soinean.

    CANO, Harkaitz. Neguko zirkua. Susa. || Data: 2005

    https://www.ehu.eus/eeh