helduzentriko; helduzentrista

eu: helduzentrista; helduzentriko
es: adultocentrista; adultocéntrico, adultocéntrica
fr: adultocentriste
en: adult centric; adultcentrist

Definizioa:

Helduzentrismoz jokatzen duena; helduzentrismoari dagokiona.

helduzentriko

(adj.)

Testuingurua:

  • Bizkitartean, maisu italiarrak erran gisan, haurrek arnasa sakon hartu beharko dute behin eta berriz, haien autoirudia berritzeko, baita inguruan dituzten helduen irudia zaharberritzeko ere, konprenitzeko, finean, posible diren mundu guztiak, salbu – geronek osatuko dugu esaldia-, haurrak baztertzen dituen ez-leku helduzentriko patriarkal klasista hori.

    «Nora Salbotx: Haurrak baztertzen dituzten ez-leku helduzentriko patriarkal klasistak». Guraso.eus [webgunea]. || Data: 2023-03-06

    https://guraso.eus/nora-salbotx-haurrak-baztertzen-dituzten-ez-leku-helduzentriko-patriarkal-klasistak/
  • Lehen agerraldia: Horrek guztiak modu sakonagoan hausnartzeko aukera eman dit, batez ere, ikuspegi helduzentrikoa ulertzeko balio izan didana.

    FERNANDEZ RODRIGUEZ, Irantzu. «Nerabezaroko maitasun bizipenen etnografia: harremanen antolaketa, gorputz-lana eta heteroaraua bilboko gaztetxoen artean». Donostia: EHU. || Data: 2016

    https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/18955/TESIS_FERNANDEZ_RODRIGUEZ_IRANTZU.pdf

helduzentrista

(adj.)
Testuingurua:
  1. «Helduek erregulatzen dute noiz erantzun behar zaien behar horiei jarduera akademikoa ez oztopatzeko, ikuspegi helduzentrista gailentzen da eta behar horiek asetzeko dauden espazioek haien aukera hezitzailea galtzen dute», kritikatu du Martinezek.

    GARCIA IDIAKEZ, Mikel. «Komunera joateko gogoa ongi gestionatzen al da zuen eskolan?». Argia. || Data: 2023-11-12

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2846/komunera-joateko-gogoa-ongi-gestionatzen-al-da-zuen-eskolan
  2. Gainera, ikuspegi erabat helduzentrista izan dugu pandemian, eta ez gara jabetu zer ondorio ekarriko zizkieten murrizketek.

    GALARRAGA AIESTARAN, Ana. «COVID-19aren B aldea». Elhuyar aldizkaria. || Data: 2022-05-08

    https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/covid-19aren-b-aldea/
  3. Ikuspegi «helduzentrista» da jarrera horren arrazoia, ikerlariaren ustez.

    IGARTUA ARISTONDO, Amaia. «Derrigorrezkoa ez bada ere, kendu ezinda». Berria. || Data: 2022-04-07

    https://www.berria.eus/paperekoa/1884/038/001/2022-04-07/derrigorrezkoa-ez-bada-ere-kendu-ezinda.htm
  4. Lehen agerraldia: Heldu-keriak jotako jendartean bizi gara, heldu-zentrista.

    KASARES, Iñaki. «Haur-gazteen emozio egoera hobetzeko proposamen batzuk (I)». Guraso.eus [webgunea]. || Data: 2015-10-19

    https://guraso.eus/haur-gazteen-emozio-egoera-hobetzeko-proposamen-batzuk-i/