hipersexualizatu

eu: hipersexualizatu
es: hipersexualizar
fr: hypersexualiser
en: hypersexualize; hypersexualise

Definition:

Zerbaiti edo norbaiti gehiegizko edo ohiz kanpoko izaera sexuala eman.

hipersexualizatu

(ad.)

Context:

  • Bisexualitatea normalitatetik ateratzen den joera dela edo bisexualak libertinoak direnaren usteek orientazio hau hipersexualizatu egiten dute, eta asko sinestera iristen dira bisexualek aukeratu egiten dutela euren orientazioa bikotea aurkitzeko aukera gehiago izateko.

    «Ez, bisexualitatea ez da fase bat». Gaztezulo. || Data: 2023-09-27

  • Paradoxikoa da azken ideia hori: azken hamarkadetan gorakada handia izan duen programa feministak ahalduntzerako tresna gisa definitu baititu zenbaitetan emakumea hipersexualizatzen duten bitartekoak.

    PEREZ HIDALGO, Nadia. «Emakumeon boteretze prozesuaz». El Salto. || Data: 2022-03-07

  • 15 urte bete arte egon behar dute Internet eta sare sozialen aroko gizarte hipersexualizatu bateko neska-mutilek zer eta nola egin behar den jakiteko, zer saihetsi, nola jokatu?

    PASTOR, Jose Mari. «Hil da Olentzero». Berria. || Data: 2018-12-08

  • Lehen agerraldia: Jokabide hipersexualizatuek adierazten dute haurrak helduen sexu-jokaeren ezohizko ezagutza duela, eta erotizatze goiztiarra daukala.

    MUELA APARICIO, Alexander. Haurrei emandako tratu txarrak: atzematea, jatorria eta ondorioak. UEU. || Data: 2007