meritokrazia

eu: meritokrazia
es: meritocracia
fr: méritocratie
en: meritocracy

Definition:

Ardura-postuak betetzeko, gaitasun edo merezimendu egokiak dituzten pertsonak (jatorria edo aberastasuna aintzat hartu gabe) hautatzen dituen gizarte-antolamendua.

meritokrazia

(iz.)

Context:

  • «Emakumeak gora» lelopean webgune bat sortu dute, bertan desberdintasunaren sei ondorio aipatzen dira: konfiantza arrakala, zoru itsaskorrak, kristalezko sabaiak, genero estereotipoak, soldata arrakala eta meritokrazia faltsua.

    «Jaurlaritzak eta Emakundek Martxoak 8rako kanpaina aurkeztu dute». Hamaika [webgunea] || Data: 2023-02-27

  • Meritokrazia-arrastorik ez duen herrialdean, ondorioz, uholdeka gazte ihesean doaz.

    GALDOS IRAZABAL, Imanol. «Kaunas». Goiena. || Data: 2021-10-08

  • Saldu digutenaren kontra, meritokraziak ez du benetan funtzionatzen.

    FERNANDEZ, Jon. « Igogailua? Ez dabil, barkatu eragozpenak». Berria. || Data: 2018-06-17

  • Lehen agerraldia: Meritokrazia arautu hori bezain arriskutsua edo arriskutsuagoa izan daitezke ezagutzaren transferentzia, ikerkuntza eta enpresen elkarlanetik etor daitezkeen norbanako pizgarriak.

    ELORRIAGA, Jon Ander. «Iritzi bilketa: Bolognako prozesuaren indargune eta ahulguneak». Jakin. 168. zk. 77-80 or. || Data: 2008-09