artifizializazio

eu: artifizializazio
es: artificialización
fr: artificialisation
en: artificialization; artificialisation

Definizioa:

Lurzoruari, paisaiari eta abarri dagokienez, ingurune natural bat erabilera jakin baterako edo helburu estetikoekin eraldatzea.

artifizializazio

(iz.)

Testuingurua:

  • Elkarteek azpimarratu zuten artifizializazio hori «debaldekoa» dela, eta Mugerreko pleita gunetik hurbil dagoen alternatiba proposatu zuten: Les Salines, alferrik utzia den 10 hektareako industrialdea.

    ADURIZ ZUÑEDA, Garazi. «Mugerreko pleita gunearen handitze proiektua salatu dute ingurunearen defentsarako elkarteek». Berria. || Data: 2023-06-13

    https://www.berria.eus/albisteak/229327/mugerreko-pleita-gunearen-handitze-proiektua-salatu-dute-ingurunearen-defentsarako-elkarteek.htm
  • 80.000 hektarea nekazaritza lur baino gehiago galdu ditugu 1990. urtea geroztik Euskal Herrian, espekulazio eta artifizializazio erabakien eskutik.

    EH KOLEKTIBOA ELKARTEA, BIOLUR ELKARTEA, BIONEKAZARITZA ARABAKO NEKAZARITZA EKOLOGIKOAREN ALDEKO ELKARTEA. «Iritzia. Proiektu eolikoen inguruan mugimendu agroekologikoaren adierazpena». Argia. || Data: 2022-12-22

    https://www.argia.eus/albistea/proiektu-ekologikoen-inguruan-mugimendu-agroekologikoaren-adierazpena
  • Lehen agerraldia: Deigarria da Oiartzun Baik proposatzea gizarteari galdetzea soilik aurrerapen sozialak ekartzen dituen proiektuez eta ez lurraldearen artifizializazioa eta suntsipena ekartzen dutenez ala dugun zerga politika atzerakoiaz.

    ARANBURU EXPOSITO, Mari Jose; MUJIKA ETXEBERRIA, Alfontso; AGUARON IRAOLA, Oihana. «Zuzendariari. Luis Mari Bandres zendu da. Arreta pixka bat zubietarrontzat. Atez ateko zabor bilketari boikotik ez!». Berria. || Data: 2009-12-03

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#