koreografiatu

eu: koreografiatu
es: coreografiar
fr: chorégraphier
en: choreograph

Definition:

Ikuskizun baten koreografia sortu eta koordinatu.

koreografiatu

(ad.)

Context:

  • Dantza aretoan hogeita bost bat adindu izpirituz gazteak diren 72 eta 95 urte bitarteko artistak egon dira zutik gure zain kartoizko kaxa handi banatan sartuta, eta Euskadiko Gazte Orkestrako hiru musikariren laguntzaz biolina, biola eta biolontxeloa interpretatu dituzte mugimendu koreografiatuak eta dantza kolektiboak.

    PEREZ, Agus. «Gazteak eta adinduak». Berria. || Data: 2023-03-17

  • Gareth Evans zinemagileak hain berezkoa duen estilo hori gaur egungo Londresera eraman du: gidoi bikaina, erritmo ikaragarria eta berak bakarrik planifikatzen dakizkien indarkeriaz eta zartadaz josiriko borroka koreografiatu txundigarriak.

    IZAGIRRE BROSA, Gaizka. «Telesail britainiarren aurtengo uzta». Naiz. || Data: 2020-10-31

  • Horrela, kantu ezberdinak aukeratzen eta koreografiatzen hasi ginen.

    IBARGUTXI, Amalia. «Euskal kanta ezagunen koreografiak eramango dituzte Euskalduna Jauregira». El Correo. || Data: 2018-07-04

  • Lehen agerraldia: 1928an Bronislava Nijinska, Nijinski famatuaren arreba, Ravelek sortu berri zuen obra koreografiatu zuen.

    FOURCADE, Lutxi. «Koregrafo eztabaidatua». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1996-04-05