punitibista

eu: punitibista
es: punitivista
fr: punitiviste
en: punitive; carceral

Definition:

Punitibismoaren aldekoa; punitibismoari dagokiona.

punitibista

Context:

  • Legearen asmoa da marko punitibistatik aldentzea, baina ez du lortzen erabat.

    IGARTUA ARISTONDO, Amaia. «Zigor sistemak itxaropen faltsuak sortzen dizkie biktimei». Berria || Data: 2023-03-23

  • Gertakari horretatik abiatuta planteatu zuten garatzen ari diren prozesua: «Abiapuntua da, herrian horrelako egoera gehiago emanez gero, nola kudeatu ikastea, modu osasuntsu batean eman dadin erantzun bat, baita komunitatea zaintzea ere, ez gaudelako horrelako gertaera baten aurrean jokatzeko entrenatuta, normalean hartzen delako modu oso punitibista batean…», nabarmendu du.

    GOIBERRI. «Herri lanketa indarkeria matxistari buruz». || Data: 2021-03-31

  • Hortaz, aparatu penala arlo sozial eta demokratikoen kontura hedatuko da, ez proiektu neoliberalaren ezarpenaren ondorio huts moduan, baizik eta haren iraupenerako behar sistemiko gisa, desozializazio- eta desdemokratizazio-prozesuak zuzenbide penalaren oinarrien bihurketa punitibista batekin lagunduz (Antón-Mellón, et al. 2017: 16)

    LOYOLA SERGIO, Ander. «Estatuaren eta Konstituzio-Zuzenbidearen konkista neoliberala: hausnarketa kontrahegemoniko bat» in ARBELAITZ GALLEGO, Olatz eta beste. IV. Ikergazte nazioarteko ikerketa euskaraz: kongresuko artikulu-bilduma. Gizarte zientziak eta z || Data: 2021

  • Lehen agerraldia: Eskuin muturrak gizarte itxi eta punitibista proposatzen duen bitartean, elkarrekiko zaintzan oinarritutakoa defendatzen du feminismoak elkarrizketatuaren arabera.

    PEREZ, Ander. «Feminismoa da antidotoaren antidotoa». Argia || Data: 2019-05-19