gurasokeria; aitakeria

eu: gurasokeria; aitakeria
es: paternalismo
fr: paternalisme
en: paternalism

Definition:

Paternalismoa; jarrera paternalista.

gurasokeria

Context:

  • Akaso oraingo honetan ere, hobe izango da mespretxua eta gurasokeria alboan utzi eta kritiko izateari utzi gabe euren lorpenak txalotzea.

    BARRENA, Leire. «Kataluniarrena ez da broma». Zuzeu.eus || Data: 2014-11-24

  • LABek «gurasokeria» eta «balio eskasa» egotzi dizkio Aenor enpresak EITBren 2011. eta 2012. urteko gizarte erantzukizunaz eginiko txostenari.

    BERRIA. Erredakzioa. «”Gurasokeria” egotzi dio LABek EITBren proiektuen balorazioari». || Data: 2013-10-17

  • Lehen agerraldia: Hori da agintearen erabagi askoren atzean dago an pentsamoldea: zerbait antolatzen badozu, tira, baina kontuz! arrakasta be arriskutsua izan leiteke-eta; jaietan bazagoz, ondo pasa, baina ez gehiegi. Benetan, gurasokeria hori ez dot ulertzen.

    HERMOSILLA, Gotzon. «Deus Town». Euskaldunon Egunkaria || Data: 2002-03-17


aitakeria

(iz.)
Context:
  1. Alegia, nahi dugunean nahi dugun lekuan ibiltzeko eskubiderik ez dugula adieraziko zaigu berriz; hori bai, gure hobe beharrez, aitakeria onberaz.

    ESKISABEL, Idurre. «Aitakeriaz». Berria || Data: 2013-01-08

  2. Lehen agerraldia: Estatuak izendatzearen duintasuna aitakeriaz zaintzearekin batera, legerian pertsona izena "pertsona bakana eta bereizgarria" erakundetzeko artefaktu bat dela argi ezarri du.

    APODAKA OSTAIKOETXEA, Eduardo. «Logika sozialak eta norberaren ekimena: pertsona-izenak hautatzea Euskal Herrian». Uztaro aldizkaria, 65. zk. UEU. || Data: 2008