mikromugikortasun

eu: mikromugikortasun
es: micromovilidad
fr: micromobilité; micro-mobilité
en: micromobility; micro-mobility

Definition:

Distantzia laburreko mugikortasuna, normalean ibilgailu elektriko txikiekin edo motorrik gabekoekin (patineteak, bizikletak...) egiten diren joan-etorriei dagokiena.

mikromugikortasun

Context:

  • Proiektuak bizikletentzako eta patineteentzako aparkaleku berritzaile eta seguruen aukera zabala garatzen du, mikromugikortasunaren forma berriei erantzuteko.

    gipuzkoa.eus || Data: 2022-11-02

  • Lehen esperientzia horren bidez, Udalak informazio eta datu gehiago eman ditu alokairuko ibilgailu mota horien hiri-mikromugikortasunari buruzko hausnarketarako.

    deia.eus || Data: 2020-01-16

  • Lehen agerraldia: Korridore ekologiko handia izango omen litzateke, garraio funtzioari eutsiko liokeena (trena, tranbia eta bestelako bideak), baina lotura berde horrek eremu berdeak, mikromugikortasun iraunkorra (bizikleta, oinezkoentzako bideak, ibilgailu elektrikoak), bizilekuak eta kulturarako eta berrikuntzarako tokiak barne hartuko lituzke.

    eitb.eus || Data: 2019-05-11