biofilm; biogeruza
Biology
es: biofilm; película biológica; biopelícula
fr: biofilm; film biologique
en: biofilm; biological film
Definition:
Mikroorganismoek eta horiek jariatutako polimero-matrizeak gainazal batean osatutako geruza, gainazaleko hezetasun-baldintzak mikroorganismo horien hazkunderako egokiak direnean sor daitekeena.biofilm
Context:
-
Hori lortzeko, janari estaldura bezala EBPen ordez papera erabiliko da, eta haren gainean almidoi biopolimeroarekin egindako biofilmak jarriko zaizkio.MARTÍN, Ane eta VELOSO-FERNÁNDEZ, Antonio. «Jatorri naturaleko biofilmen garapena ekonomia zirkularra bultzatzeko». Ekaia Zientzia eta Teknologia Aldizkaria. || Data: 2023
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/23660/21364
-
Garatutako ereduaren arabera, biofilmak elektrizitatea garraia dezake.AIZPURUA SARASOLA, Joxerra. «Bakterio bidezko elektrizitatea». Argia. || Data: 2008-02-28
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2126/bakterio-bidezko-elektrizitatea
-
Lehen agerraldia: Transmisio-mekanismo nagusia aerosolak izan arren (hozte-prozesuan sortzen dira), gaur egun badakigu bakterioa gainazaletara itsats daitekeela eta biofilmak sor ditzakeela, barreiadura-gune bihurtuz.ERREDAKZIOA. «Iragarritako legionela baten kronika». EROSKI Consumer. || Data: 2001-08-27
https://www.consumer.es/eu/seguridad-alimentaria-eu/iragarritako-legionela-baten-kronika.html
biogeruza
-
Urola ibaiaren arroko uretan eta biogeruzan (arroken gainean hazten den mikroorganismo-geruza) dauden mikrobio-komunitateen azterketa konparatibo bat egin zen, eta bi inguruneen artean desberdintasunak ikusi ziren, bai mikrobio-komunitateen konposizioari dagokionez, bai antibiotikoekiko erresistentzia-geneen aniztasunari dagokionez.SÁNCHEZ MARCOS, Javier. «Ur gezako sistemak, antibiotikoekiko erresistentzia ulertzeko giltzarria». Uni aldizkaria [webgunea]. || Data: 2026-01-23
https://unialdizkaria.eus/eu/albisteak/ur-gezako-sistemak-antibiotikoekiko-erresistentzia-ulertzeko-giltzarria
-
Gerta daiteke bakterio-elkarteek gaitasun berriak izatea: biogeruza gisa gure ahoan hazten diren bakterio patogenoak erresistenteagoak dira, eta ezabatzeko askoz zailagoak.«Zelula prokariotoak». OCW-Zelulen Biologia UPV-EHU. || Data: 2016
https://ocw.ehu.eus/pluginfile.php/40899/mod_folder/content/0/1-Prokariotoak-ocw-.pdf?forcedownload=1
-
Lehen agerraldia: Kloroarekin egindako tratamentuek biogeruzaren azalari soilik eragiten diola uste dute eta, horrela, bakterioak ur tratatuei ere aurre egiten diola.ELHUYAR ZIENTZIA. «Ultzeraren bakterioak hodierian nagusi». Zientzia.eus. || Data: 1995-05-01
https://zientzia.eus/artikuluak/ultzeraren-bakterioak-hodierian-nagusi/
