biofaktoria
Environment
es: biofactoría
en: biofactory
Definition:
1. Ondasunak edo zerbitzuak modu jasangarrian ekoizteko, organismo biziak (normalean, mikroorganismoak edo landare- zein animalia-zelulak) baliatzen dituen instalazioa. 2. Hondakin-uren edo hondakinen tratamendurako instalazioa, ekonomia zirkularrean oinarritzen dena, hondakinak baliabide bilakatzeko modua ematen duena eta ingurumen-inpaktuak eta kostuak murrizten dituena.biofaktoria
Context:
-
Tabakoa eta arroza landare-biofaktoria gisa birprogramatu dira, antigorputzak eta txertoak ekoizteko gai izanik; COVID-19aren pandemian, hainbat proiektu pilotuk frogatu zuten proteina biralak sintetiza zitezkeela saiakuntza klinikoetarako.ESCAJEDO, Leire. «Hazirik gabeko genomak: DSIaren aroan zientzia irekia eta justizia globala uztartuz». Ekaia Zientzia eta Teknologia Aldizkaria. || Data: 2026
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/download/27943/26179/118918&ved=2ahUKEwi8jIvE0Z-UAxW1VKQEHVPHIxA4ChAWegQIGxAB&usg=AOvVaw1Oo7tZlukYUyH8b7pf_IZl
-
Mikroorganismoak biofaktoria gisa erabiltzen ditu GAIKERek, intereseko konposatuak modu jasangarrian eta eraginkorrean ekoizteko eta degradatzeko duten gaitasun naturala aprobetxatuz.«Mikroorganismoen biofaktoriak». Gaiker. || Data: 2024
https://www.gaiker.es/eu/mikroorganismoen-biofaktoriak/
-
Lehen agerraldia: Biofaktoria berri hauek jatorri mikrobianoa duten substantzia bioestimulagarrien presentzian haziko dira eta proiektu honetan landareen portaera eta produktibitatearen jarraipena egiteko ikerketa gauzatzea kontutan hartuko da.«STEM Planetak bultzatutako Biogalaxy taldeak biologia sintetikoaren inguruan prestatzen ari den lana beste gazte batzuekin partekatuko du Bartzelonan, Bostongo iGEM jardunaldian parte hartu aurretik». Pamplonetario [webgunea]. || Data: 2018
https://www.pamplonetario.org/eu/albisteak/stem-planetak-bultzatutako-biogalaxy-taldeak-biologia-sintetikoaren-inguruan-prestatzen-ari-den-lana-beste-gazte-batzuekin-partekatuko-du-bartzelonan-bostongo-igem-jardunaldian-parte-hartu-aurretik
