konspirazionismo; konspirazio-teoria; konspirazioaren teoria
es: conspiracionismo; teoría conspiratoria; teoría de la conspiración
fr: complotisme; conspirationnisme; théorie du complot
en: conspiracy theory
Definizioa:
Gertakari jakin bati buruz iritzi publikoak ofizialki ematen duen azalpena faltsua dela eta atzean inplikazio sozialak, politikoak edo ekonomikoak dituen konspirazio bat dagoela dioen pentsamoldea edo teoria.konspirazionismo
Testuingurua:
- 
                                            
Hor ibili behar duzu alarmismoaren eta alarma jotzearen artean, mundu mailako jokoak analizatzearen eta konspirazionismoaren artean.BERHOKOIRIGOIN, Jenofa. «Pello Zubiria Kamino: “Hor ibili behar du kazetariak, alarmismoaren eta alarma jotzearen artean”». Argia. || Data: 2023-10-30
https://www.argia.eus/albistea/hor-ibili-behar-du-kazetariak-alarmismoaren-eta-alarma-jotzearen-artean
                                                                                     - 
                                            
Konspirazionismoa Estatuak sortutako erlijio politikoa da.TELLABIDE AMUNARRIZ, Ihintza. «‘Konspirazionismoa’, boterearen tresna». Herri Kazetagintza Independentea [webgunea]. || Data: 2024-01-27
https://independentea.eus/konspirazionismoa-boterearen-tresna/
                                                                                     - 
                                            
Lehen agerraldia: Ezkutatzen zaizkigun piezak bilatuko ditu konspirazionismoak, edo akastunak aurkituko.ZALDUA, Iban. Traizioak. Erein. || Data: 2001
https://www.ehu.eus/eeh/
                                                                                     
konspirazio-teoria
- 
                                                
Messner-ek dio konspirazio teoria guztiak bertan behera geratu direla.ARABAOLAZA, Andoni. «Reinhold Messner-ek itxitzat jo du Gunther anaiaren gertaera iluna». Naiz [webgunea]. || Data: 2024-03-28
https://www.naiz.eus/es/info/noticia/20240328/reinhold-messner-ek-itxitzat-jo-du-gunther-anaiaren-gertaera-iluna
                                                                                             - 
                                                
Hainbat hedabide urte hauetan guztietan adoretu diren konspirazio teoria desberdinekin gora eta behera ibiliko dira.BASAGUREN-DUARTE, Iñigo. «Texas is the reason». Berria. || Data: 2013-11-23
https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/texas-is-the-reason_1059819_102.html
                                                                                             - 
                                                
Lehen agerraldia: «Konspirazio teoria» kasu: susmagarria da Estatu mailan Euskal Herria eta Kataluniako autopistak garestienak izatea, gainontzeko lekuetan oso merkeak edo doanekoak diren bitartean.ERREDAKZIOA. «Albisteen zuku freskoa». Argia. || Data: 1999-07-11
https://www.argia.eus/argia-astekaria/1723/albisteen-zuku-freskoa
                                                                                             
konspirazioaren teoria
- 
                                                
Konspirazioaren teorian, ideia arrunta da "luizi" batek munduaren zati handi bat despopulatu zuela eta bere eraikinak suntsitu.ERREDAKZIOA. «Tartariar Inperioaren konspirazioa eta tradizionalismo arkitektonikoa». Sustatu [webgunea]. || Data: 2024-09-09
https://sustatu.eus/1725530928
                                                                                             - 
                                                
Lehen agerraldia: IUko burukidearen iritziz Gonzalezen gobernuak bost estrategia defentsibo erabili izan ditu GAL auzia kaleratzen hasi zenetik: konspirazioaren teoria, balizko txantaia izanarena, Gobernuari pultsuan gainditzeko saiakerarena, Gonzalezek gelditu ezin izan zuenarena eta orain GALen justifikazioa.AGENTZIAK. «Barrionuevoren suplikatorioa eskatzea aho batez onartu du Auzitegi Gorenak». Euskaldunon Egunkaria. 5. or. || Data: 1992-07-03
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1995&h=10&e=27&bilatu=alea&orridata=19951027&ikusi=005
                                                                                             
