tofe; toffe; toffee

eu: tofe; toffe; toffee
es: tofe; toffee
fr: caramel anglais; toffé; toffee; toffée
en: toffee

Definizioa:

Gogorra eta hauskorra edo biguna izan daitekeen gozoki-mota, azukre- eta gurin-nahaste bat egosiz egiten dena.

tofe

(iz.)

Testuingurua:

  • Nire ametsetako gozoki-dendak pilaka izango lituzke txupatxusak, karameluak, tofezko gozokiak, zurrupakiak, gurinezko txingomak eta beste hainbat eta hainbat horrelako gutizia.

    DAHL, Roald; SANTXO URIARTE, Joseba [itzle.]. Jira, Peli eta hirurok. Begiko. || Data: 2014

    https://www.begiko.com/uploads/2020/05/jira-peli-eta-hirurok.pdf
  • Lehen agerraldia: Hiru krema geruza txokolate mota desberdinekin gainjartzen dira. Hemen azalduko dugun errezeta hori tradizionalena da, baina merkatuan dauden txokolate mota desberdinekin esperimentatu daiteke, edo txokolatearen zaporeak eta zapore osagarriren bat (kafe krema, esne merengetua edo tofe krema) dutenak nahastu.

    «Hiru txokolatezko tarta». Consumer. || Data: 2012

    https://www.consumer.es/eu/elikadura/hiru-txokolatezko-tarta

toffe

(iz.)
Testuingurua:
  1. Toffea: azukrea, glukosa, gurin-karamelua eta esne-gozokia,

    AGIRRE, Edorta. «Bonboia». Berria. || Data: 2014

    https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/bonboia_1053647_102.html
  2. Lehen agerraldia: Elikagai solido batek txantxar gehiago eragingo ditu likido batek baino, eta toffe moduko karameluak dira denetan okerrenak, hortzetako esmaltearen gainean itsatsi eta hortxe hasiko baita desmineralizazio prozesua.

    AGIRRE LASARTE, Jabier. «Edulkoratzaileak. Bai azukrea eta bai eztia oso erraz eta bizkor asimilatzen diren energia iturriak dira». Berria. || Data: 2009

    https://eec.euskaltzaindia.eus/

toffee

(iz.)
Testuingurua:
  1. UBEDA, Garbiñe. «Galderak». Berria.

    «Hainbesteri horrenbeste kenduta, emaitza honenbestekoa» esanez, dagokiona eman dio atzera, toffee goxoki bat eskura jarri eta begia kliskatzearekin bat. || Data: 2015

    https://www.berria.eus/iritzia/bira/galderak_1024873_102.html
  2. Lehen agerraldia: Noor, “argiaren datila”, azal leun eta distiratsukoa, guztietan onena; Medjool datila, azal zimurtukoa eta antzeko testura duena toffee gozoki batena.

    «Datilen jatorria». Eroski Consumer. || Data: 2004

    https://www.consumer.es/eu/alimentacion-eu/datilen-jatorria.html